Santiago Eguneko nekazaritza azokan parte hartzea - egoitza
Santiago Eguneko nekazaritza azokan parte hartzea
Santiagoko nekazaritza-azokan parte hartzeko eskabidea, nekazaritzako pertsona, enpresa edo erakunde ekoizle gisa.
- Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) eta/edo Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra, merkaturatutako produktu motaren arabera.
- Nekazaritzako elikagaien kooperatibako edo ekoizle-elkarteko kide edo enplegatua, bazkide gehienak nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako ustiategien titularrak badira.
- Manipulatutako edo eraldatutako elikagaien ekoizleak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Produktua Arabako Lurralde Historikoan manipulatzen eta/edo eraldatzen du ekoizleak.
- Egiteko erabiltzen diren lehengaiak nagusiki ustiapenetik datoz. Ogia, gozogintza, hestebeteak eta garagardoa izan ezik.
Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saila
218/2024 Foru Agindua, apirilaren 24koa. Onestea Santiago eguneko azokan beren ekoizpena merkaturatu nahi duten pertsonek, enpresek edo erakunde ekoizleek parte hartzeko deialdia 2024rako
Foru Gobernu Kontseiluaren 25/2022 Foru Dekretua, ekainaren 14koa. Onespena ematea Santiagoko Azokan beren ekoizpena merkaturatzeko pertsona, enpresa edo entitate ekoizleek izan behar duten partaidetza arautzen duten oinarriei, bai eta 2022rako deialdiari ere.
- Ebazteko eta jakinarazteko epea: 3 hilabete
- Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Santiago Eguneko nekazaritza azokan parte hartzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |