Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzak - egoitza
Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzak 2022
Deialdi honen helburua da Arabako eskulangintza sektoreari laguntzea eta haren ekoizpen jarduera bultzatzea.
Eskulangile, eskulangintzako enpresa eta elkarte eta sektorea ordezkatzen duten gainerako erakunde guztiak, baldin eta frogatzen badute Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudela edo bertan dutela zerga egoitza eta, beranduenik 2022ko urtarrilaren 1az geroztik Arabako Eskulangintza Erregistro Orokorrean izena emanda badaude, edo bestela, egun horretan hasita badute bertan alta eskatzeko prozesua, eta eskaera horri ezezkorik eman ez bazaio laguntza lerro honetara eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.
Gainera, pertsona onuradunak honako baldintza hau bete beharko dituzte: Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila.
Foru Agindua 193/2021 apirilaren 21koa. Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzen deialdia onestea 2021eko ekitaldirako
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete. Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arabako eskulangintza sektorearen jarduerarako laguntzen deialdiaren eskabidea 2022 | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Dirulaguntza justifikatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |