Ekin Araban laguntza-eskaera 2024

Epeak

Itxita

2024ko urtarrilaren 1etik martxoaren 1eko 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentazio berbera bi modalitateetan


1.- Enpresak sortzeko modalitatea

Pertsona fisikoa bada:

  • NANaren fotokopia.
  • Curriculum vitaea.
  • Ekonomia jardueren gaineko zergako altaren fotokopia.

Pertsona juridikoa bada:

  • IFZaren fotokopia.
  • Erakundearen memoria laburra eta kideen eta, kasuan kasu, proiektuko partaideen curriculum vitae.
  • Eratzeko eskrituraren eta ondorengo aldaketa guztien fotokopia.

Enpresa edo jarduera zentroa sortzeko proiektuari buruz:

  • Proiektuaren deskripzio txostena.
  • Gutxienez 2 urteko aurreikuspen emaitzen kontuak.

  • 10.000,00 eurotik gorako gastuak badira, lana egingo duen kanpoko profesionalaren edo enpresa hornitzailearen eskaintzaren fotokopia.
  • Aurkeztutako kanpoko gasturen baten aurrekontua 15.000,00 eurokoa edo gehiagokoa bada, 3 eskaintzen fotokopia eta hiru eskaintzen koadroa aurkeztu beharko dira.
  • Halakorik izanez gero, deialdi honetan aurkeztutako jarduera berak egiteko beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak.
  • Halakorik izanez gero, enpresa proiektu berriak garatzeko eta pertsona ekintzaileei laguntzeko eremuan esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu horri egiten dizkion jarraipen eta laguntza lanen azalpena.

2.- Enpresak finkatzeko modalitatea

  • Gauzatuko den hedapen-/finkatze-plana behar bezala justifikatzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa
  • Kanpo-hornitzaileen eskaintzak, 10.000,00 eurotik gorako gastuen kasuan.
  • Hala badagokio, diruz lagunduko diren kontratazio berrien gastuen taula. 
  • Araban alta emanda dagoen plantillaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

Informazio gehiago

Ekin Araban 2024. Ikusi laburpen-fitxa

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita:  diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

E-maila: emprenderenalava@araba.eus

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323 eta 52182), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.


Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Saila

Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Probintzia plaza, 5, 1. zk.

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 181818