Dirulaguntzak eskatzea eragiteko eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko Arabako mekanismoaren esparruko 2025eko ekitaldiko

Izapidetu

Epeak

Irekita

Dirulaguntza hauek lehia librean emango dira; funtsak eskaerak jaso ahala banatuko dira, baldin eta eskaerek deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, harik eta aurrekontuko zuzkidurak agortu arte.

Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu esleipena agortu arte egongo da zabalik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideekin batera, agiri hauek bakarrik aurkeztu beharko dira, ordenatuta eta jarraian adierazi bezala izendatuta:

  • a. I. eranskina, proiektuaren inprimakia, erakundearen legezko ordezkariak sinatutako eredu ofizialaren arabera.
  • b. Erakundea dagokion administrazio erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • c. Erakundearen lehendakariak sinatutako agiria, ziurtatzen duena erakunde eskatzaileak sozietatearen egoitza edo egitura finko edo egonkorra duela Arabako Lurralde Historikoan, eta konpromisoa erakusten duena jarraipena ordezkaritza horretatik egiteko.

Erakunde onuradunek zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, eta soldatapeko langileak badituzte, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.

Informazio gehiago

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, erakunde interesdunek, pertsona juridikoak diren aldetik, aurkezpen telematikoa egin beharko dute nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (Erregistro Elektroniko Komuna) edo beste administrazio publiko batzuen erregistro elektronikoen bidez.

Erakunde interesdunak, egiten dituzten agiri bidalketa elektroniko guztietan, pertsona juridikoen bitarteko elektronikoren baten bidez identifikatu beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Izapideak nahitaez linean egin behar dituzten pertsonek bertaratuz egiten badute, edo erakunde eskatzailea ez bada behar bezala identifikatzen elektronikoki, behar bezala linean egitea eskatuko zaie. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen datatzat.

Era berean, eskabide ereduak bete eta elektronikoki bidali beharko dira (horien edukia deialdi honi erantsi zaio, onets dadin). Eredu horiek Arabako Foru Aldundiaren webgunean ere eskura daitezke (https://web.araba.eus/es/igualdad-cooperacion-e-interculturalidad).

Aurreko paragrafoetan ezartzen diren ondorioetarako, osorik ez dauden eskaerak aurkeztu ez direla emango da, eskaera erabat zuzendu arte. Orduan, behin betikotzat joko dira.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, erakunde interesdunek, pertsona juridikoak diren aldetik, aurkezpen telematikoa egin beharko dute nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (Erregistro Elektroniko Komuna) edo beste administrazio publiko batzuen erregistro elektronikoen bidez

Izapidetu