Etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko 2026 eskaera - egoitza
Etxebizitzak birgaitzeko ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak, ondoren Arabako Foru Aldundiaren etxebizitzak alokatzeko bermeen programan sartzeko 2026 eskaera
Epeak
Eskaerak aurkezteko epea aurrekontu esleipena agortu arte egongo da irekita, edo hala gertatzen ez bada 2026ko urriaren 15eko 23:59ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Laguntzak jaso ahal izateko, nahitaezkoa izango da agiri hauek aurkeztea edo administrazioak horiek lortzearen kontra ez egotea:
a) Dirulaguntza honen administrazio izapidea egiteko, Arabako Foru Aldundiak behar diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu administrazioaren esku dauden interesdunen datuen inguruan, bai eta behar diren gainerako guztiak ere. Hori dela eta, dirulaguntzen eskatzaileei ez zaizkie eskatuko administrazioek elkarri eman ahal dizkieten datuak, baldin eta interesdunak datuak erabiltzearen aurka egiten EZ badu; interesdunak aurka eginez gero, hark aurkeztu beharko ditu behar diren datuak edo agiriak. Administrazio publikoek datuak elkarri emateko oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua da. Izan ere, artikulu horretan ezartzen denaren arabera, herritarrek ez dute zertan aurkeztu administrazio publikoek egindako agiririk, jatorrizko agiririk, aplikatzen den araudian eskatzen ez den daturik edo dokumenturik edo interesdunak lehenago administrazioren bati aurkeztutakorik. Era berean, administrazioek laguntzeko betebeharra dute, 40/2015 Legearen 155. artikuluak datu trukearen inguruan adierazten duen bezala, eta administrazioen esku dauden herritarrei buruzko datuak eman behar dituzte.
Interesdunak aurka egiten ez badu, trukatu ahal diren datu hauek bilduko dira:
- Eskatzailearen NANa.
- Eskatzailearen ezkontidearen NANa, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero.
- Eskatzaileari buruzko ziurtagiria, dagokion Ogasunak emana, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla egiaztatzen duena.
- Eskatzailearen ezkontideari buruzko ziurtagiria, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero, dagokion Ogasunak emana, zerga guztiak aurkeztu eta ordaindu direla egiaztatzen duena.
- Eskatzailearen ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena, norberaren konturako jarduerak egiten baditu.
- Eskatzailearen ezkontideari buruzko ziurtagiria, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egonez gero, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duena, norberaren konturako jarduerak egiten baditu.
- Eskatzailearen errolda ziurtagiria, indibiduala eta familiarra (justifikazio fasean).
b) Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Eskabide eredua, behar bezala beteta. Bertan, jabe guztiek edo etxebizitzaren gaineko eskubide erreala duten guztiek adierazi beharko dute etxebizitza hori Arabako Foru Aldundiaren "Etxebizitzak alokatzeko bermeen programan" sartuko dela.
- Ondasunen banantze eraentzako ezkontzen kasuan, bi ezkontideen borondate argia adierazi beharko da eskaera berean.
- Ezkontzako itunak, irabazpidezko ondasunen araubide ekonomikoaren edo ondasunen komunikazioaren menpe egon ezean.
- Dagokion jabetza erregistroko ohar soila edo eskritura publikoaren fotokopia, laguntzen xede diren etxebizitzen jabetza eskubidea, gozamen eskubidea edo beste edozein gozamen titulu egiaztatzen duena. Alokairuaren kasuan, indarrean dagoen kontratua aurkeztuko da.
- Birgaitzearen titularrak etxebizitzaren jabetza edo jabetza osoa ez badauka, jabearen/jabeen baimena aurkeztu beharko da eta bertan berariaz adierazi beharko da arau hau, dagokion deialdia eta haren ondoriozko eskubide eta betebeharrak ezagutzen dituela/dituztela. Baimen horretan, era berean, birgaitzearen obrak nork ordainduko dituen ezartzen duen akordioa jaso beharko da.
- Udal lizentziaren kopia edo haren eskaera, bai eta sektoreko beste baimen batzuen kopia ere, beharrezkoak badira. Erabilera etxebizitzara aldatzeko izapideak egingo diren eraikinen kasuan, erabilera aldatzeko eskaera, udal lizentziari lotuta.
- Lanak egiteko aurrekontua, partidatan banakatuta.
- Birgaitze aurreproiektua edo proiektua edo, egin beharreko birgaitze motarako proiekturik behar ez bada, memoria, egin beharreko birgaitze jarduketaren xehetasunekin. Edonola ere, birgaitu beharreko higiezinaren aurretiko egoerari buruzko dokumentazio grafikoa aurkeztu beharko da.
- Halakorik izanez gero, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, birgaitzea hasi aurretik emana.
- Hirugarrenen alta egoitza elektronikoaren bidez, edo kontuaren titulartasunaren ziurtagiria, dagokion finantza erakundeak modu frogagarrian emana.
- Eskaera aurkezteko foru egoitza elektronikoan horretarako gaitutako izapide elektronikoa erabiltzen duten eskaerek nahitaez bete beharko dute hirugarrenen alta egoitza elektronikoaren bidez.
- Ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkaritza baimentzeko agiria aurkeztu beharko da, deialdi honetan ordezkatuaren izenean esku hartzeko gaitzen duena ordezkaria. Kasu horretan, laguntzak eskatzen dituen pertsonaren ordezkariak, eskatzaileak berak eta, hala badagokio, haren ezkontideak sinatu beharko dute eskaera fisikoa.
- Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek edo juridikoek beharrezkotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Hemen aurkeztu behar dira eskaerak:
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean
- Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako gainerako erregistroetako edozeinetan.
Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek egoitza elektronikoan dagoen izapide zehatzaren bitartez telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.
