Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen - egoitza
Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen. 2025eko dirulaguntzen eskaera
Epeak
2025eko martxoaren 15etik apirilaren 11ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Eskaera, I. ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz
-
Erakundearen organo eskudunaren erabakia, baimentzen duena eskabidea aurkeztea eta gastua partez finantzatzea.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko baita aisialdiko programetan (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak) gauzatuko dituzten langile guztiek, gutxienez, Batxilergoa euskaraz ikasi dutela, edo egiaztatu dutela B2 maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, edo baliokidea.
-
Banaka edo multzokagastu kontzeptu bererako 1.000,00 euro (BEZa aparte) gainditzen direnean baino ez da aurkeztu beharko faktura edo balio bereko agiria. Horrekin batera ordaindu izanaren frogagiria ere aurkeztu beharko da
-
Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak
-
Zinpeko adierazpena, non konpromisoa hartuko baita aisialdiko programen (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak) ardura duten langile guztiek euskararen bitartez sozializatzeko prestakuntza saio bat bederen eginda izateko programa hasi aurretik.
-
Programa bakoitzaren deskribapena, II.ERANSKINEAN argitaratzen den ereduari jarraikiz
-
“Gazteak” ataleko proiektuetarako, V. ERANSKINA bete beharko da.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.