Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2024ko laguntza eskaera

Epeak

Itxita

2024ko otsailaren 17tik apirilaren 26ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ekipamendu bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eskatutako inbertsioen beharrizanen txostena, baita ekipamendua baliatuko duten ikastaroen espezializazioak edo gaiak ere.
  • Eskatutako ekipamenduaren eskaintza edo aurrekontua, balizko hornitzaileak prestatutakoa; BEZa barne hartu duen edo ez argitu beharko da.
  • Horri buruzko informazio zehatza eskainiko duen Interneteko lotura edo deskribapen katalogoa.
  • Diruz laguntzeko moduko ondasunaren BEZaren zerga oinarria 15.000 euro baino handiagoa bada, eskaintza bana eskatu beharko zaie gutxienez hiru hornitzaileri ondasuna entregatu aurretik, salbu eta merkatuan ez badago behar adina enpresa hornitzaile.

Zer behar dut?

Egoitza elektronikoa