Uzta berdearen laguntza-eskaera egitea - egoitza
Uzta berdearen laguntza-eskaera egitea
ESKAERAK AURKEZTEKO ERA
2025-2026 kanpainarako uzta berderako laguntza telematikoki eskatu beharko da Arabako Lurralde Historikoan, helbide honetan: https://www.araba.eus/MahastiAraba
Era berean, hala eskatzen duten pertsonen eskura jartzen da aurkezpen telematikoan laguntzeko bulego bat, eskaerak aurkezteko laguntza eskainiko duena. Laguntza langile horiek Ardoaren Etxean (Lapuebla errep., z.g.) egongo dira kokatuta, eta arreta eskaintzeko ordutegia 8:15tik-14:00etara izango da. Argibidek eskatzeko telefonoak hauxek dira: 945 181 818 Luzapenak: 56518 / 56520
Aurkezpen telematiko hori egiteko, identifikazio digitalerako bitartekoak eduki behar dira. Pertsona fisikoen kasuan, BAKQ txartela edo gaitutako beste ziurtagiri digital bat. Argibide gehiago: BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren "orotariko giltza" (izenpe.eus)
Epeak
2026/04/11 - 2026/04/29
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 11tik 29ra, biak barne.
Gauzatzeko eta ordainketa eskatzeko epea: Onarpen ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik 2026ko uztailaren 15era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Kontsulta egiteko baimena berariaz MARKATU EZ BADA, edo BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO BATZUETAKO ustiategietako eskatzaileak badira: Ogasunarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
- Kontsulta egiteko AURKA NAGO berariaz markatu bada, edo beste autonomia erkidego batzuetako ustiategietako eskatzaileak badira: Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria, ustiategiko azaleraren datuak, eta lehentasunezko ustiategiaren egiaztagiria.
- 30.000 EUROTIK GORAKO LAGUNTZA ESKAEREN KASUAN, baldin eta eskatzailea, kontabilitateko araudiaren arabera, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu dezakeen eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena erantsitako ereduaren modukoa, edo ezin duen sozietatea bada: Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako ordainketa epeak bete direla. Ziurtagiri horrek izango du inola ere izan eskaera aurkeztu aurretik hilabetetik gorako antzinatasuna.
- Aurkeztutako ESKABIDEAN ONARTU BAINO LEHEN ATZERA EGIN NAHI IZANEZ GERO, honako dokumentu hau aurkeztu beharko da.
- Lursailetako mahastien ustiategiaren titulartasuna aldatzen bada, 2026ko apirilaren 1eko Aginduaren I. eranskinean (Uzta berdearen 2026ko neurria aplikatzeko lehentasun-irizpideak) ezarritako epean eskatu badira.
Informazio gehiago
LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA, honako bi kontzeptu hauen batura:
- % 50 GEHIENEKO KONPENTSAZIO EKONOMIKOA DIRU SARREREN GALERAGATIK, diru sarreraren galera hau izanda: 0,75 € kg-ko mahats beltzean edo 0,68 € kg-ko mahats zurian x 2022-2023-2024 erreferentzia urteetako batez besteko errendimendua x laguntzaren xede den mahasti azalera.
- EGINDAKO KOSTUEN GEHIENEKO EKARPENAREN % 50: mahats mordoa eliminatzeko kostuen modulua hauxe izanda 407,35 € ha- ko
Aurrekontu nahikotasunaren eta lurzatiak lehenestearen baldintzapeko zenbatekoak. Laguntzaren xede den mahasti azalera mahats orpoen kanpoko perimetroak mugatuko du, gehi errenkaden arteko distantziaren erdiari dagokion zabalerako tarte bat, Batzordearen 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Uzta berderako dirulaguntza ez da ordainduko onartutako azalera osoan burutu ezean eta mahatsondo guztietatako mahats mordo guztiak kendu ez badira.
AZALERA ONARGARRIAK: gutxienez 0,3 ha-ko baldintza begetatibo oneko mahasti lurzatiak. Laguntza eskaera bakoitzeko gehieneko azalera, guztira: 10 ha.
Mahastizaintzako lurzati bakoitzaren azalera 0,3 hektareakoa (ha) edo handiagoa izango da, eta esparru oso batek edo gehiagok osatu ahal izango dute. Muga hori Mahastien Erregistroan inskribatutako azaleraren arabera kontrolatuko da.
Mahastizaintzako lurzati bat osatzen duten esparru guztiak eskatzen ez badira, 0,3 ha-ko muga egiaztatuko da, lurzatiaren barruan elkarren mugakide diren esparruen azalera batuz. Mahastizaintza lurzatiaren barruan elkarren artean bakartutako esparruak badira, horietako bakoitza modu independentean kontabilizatuko da, azalera baldintzei dagokienez.
MAHASTIAREN GUTXIENEKO ADINA: 2021-2022 edo aurreko mahasti kanpainetan landatutako mahastiak.
MORDOAK KENTZEKO METODOA: eskuz, mordoak kaleetan bertan utzita.
LURZATIEN PUNTUAZIOA:
| Lehentasun irizpideak | Puntuak | ||
|---|---|---|---|
|
Tinta-mahatsaren ekoizpena |
6 |
||
| Eskaerak aurkezteko epea hasten den egunean gutxienez 6 hektareako mahastiak dituzten ustiategiak. Lehentasunezko ustiapen-baldintza betetzen badute, azalera hori gutxienez 3 hektareakoa izango da. | 6 | ||
| 2023-2024 kanpainan gutxienez 1.000 kg/ha-ko batez besteko errendimendua izan duten lursailak, ekoizpen ekologiko ziurtatua dutenak izan ezik, horien errendimendua 250 kg/ha-koa baita. | 6 | ||
| Abuztuaren 1etik eskabideak aurkezteko epea hasi arte ustiategiaren titulartasuna aldatzeko eskatu ez den lurzatiak, ezinbesteko kausak, salbuespenezko zirkunstantziak edo egoera batzuk izan ezik, hala nola oinordetzak, legezko banantzeak eta jabe-aldaketak. |
6 | ||
| 1980az geroztik landatutako mahasti-partzelak | 2 | ||
| Mahastizain gaztea, laguntza-eskaera aurkezten den urtean 40 urte baino gehiago ez dituen eskatzailea. | 1 | ||
| Partekatutako titulartasunaren erregistroan inskribatutako ustiategiak, urriaren 4ko 35/2011 Legearen arabera | 1 | ||
| Titularra emakumea duten ustiategiak (titular bakarra edo gehiengoa, erakunde juridikoa bada) | 5 | ||
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
BAKQ
Telematikoki: Egoitza elektronikoan
