124 eredua. Besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen adierazgarri diren edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo bihurtzetik sortutako errenten eta kapital higigarriko etekinen gainean kontura egindako atxikipenak eta sarrerak

124 eredua. Besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen adierazgarri diren edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo bihurtzetik sortutako errenten eta kapital higigarriko etekinen gainean kontura egindako atxikipenak eta sarrerak

Izapidetu

Epeak

Irekita

Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.

Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.

Aurkeztu beharreko agiriak

Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).

Informazio gehiago

Eredu hau aktiboak amortizatu, trukatu edo bihurtzeak edo besteren kapitalak erabiltzeak eragindako kapital irabazien eta/edo galeren gaineko atxikipenak aitortu/sartzeko erabiltzen da.

Atxikitzera behartutako pertsona fisikoak edo juridikoak, eurek emandako balioak amortizatu, trukatu edo itzultzen dituztenak.

Araudia:

Zer behar dut?

    • Zertifikatu digitala
    • Ontzi jokoa
Izapidetu