null PR Complemento PNC para alquiler de vivienda EUS

KGP osagarria etxebizitzak alokatzeko

Kotizatzen ez duten pentsioak jasotzen dituzten eta alokatutako etxebizitza batean bizi diren pertsonentzako prestazio ekonomikoa da. Urtean ordainketa bakarra egiten da.

Alokatutako etxe batean bizi den eta erretiroko edo baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioak jasotzen dituen pertsona, eta horrez gain, honako baldintzak betetzen dituena:

  • Ez du etxebizitzarik jabetzan.

  • Etxebizitzaren alokairu kontratuko titularra da.

  • Etxebizitzaren alokatzailearekin ez du ezkontide harremanik edo ahaidetasun harremanik (hirugarren mailara arte) eta alokatzailearekin ez du harreman egonkorrik ezta bizikidetzakorik, ezkontide harremanarekin parekatu daitekeenik hain zuzen ere.

  • Bere ohiko etxebizitza alokatutako etxe bat da.

Ohiko etxebizitza: ohiko etxebizitza izateko, alokairuaren indarraldia urtebete edo gehiagokoa izan beharko da eta etxebizitza horretan bizi izan beharko da eskaria egin eta gutxienez aurreko 180 egunetan.

Autonomia erkidegoei dagozkien erakundeak. 

1191/2012 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, Gizarte Segurantzako pentsiodunen aldeko etxebizitza errentan hartzeko kontribuzioz besteko modalitateko pentsioaren osagarria aitortzeko arauak ezartzen dituena. EAO, 186. zk., 2012ko abuztuaren 4koa.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
KGP osagarria eskatzea etxebizitzak alokatzeko

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi