Kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntzen deialdia. A plana - egoitza
Kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntzen deialdia. A plana
Dirulaguntzak ematea kirol arloa indarberritzeko pizgarriak emateko helburuaz, eta bereziki Covid-19ak eragindako Arabako Lurralde Historikoko kirol klub eta elkarteak mantentzeko.
Kirol talde eta/edo elkarteek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte mota honetako laguntzak jaso ahal izateko:
a) Arabako Lurralde Historikoan kokatuta egotea.
b) Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
c) Arabako lurraldeko kirol federazioetako bati atxikita egotea.
Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez onetsi baitziren Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak norgehiagoka bidez emateko oinarri arau orokorrak, hirugarren klausulan bazter utzitakoez gainera, honako hauek ere kanpo egongo dira:
* Kirol erakunde profesionalak; halakotzat hartzen dira indarrean dauden araudian jasotakoak (LFP, ACB, etab.)
* Klubak, zeinak aurreko paragrafoan sartzen ez badira ere kirolari profesionalak baitauzkate.
* Arabako Foru Aldundiarekin babes kontratua daukaten goi mailako kirol klubak eta/edo taldeak, haien goi mailako talderen batentzat. Egoera horretan, kirol klub eta/edo elkarteek eskaerak aurkeztu ahalko dituzte paragrafo honen hasieran adierazitakoa baino kategoria txikiagoko taldeentzat, baldin eta deialdi honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
* Klubak, zeinak “profesionalak” izan ez arren kontratu eta/edo beste era bateko loturak baitauzkate, betiere zuzenean (adibidez eskumeneko kluba) klub profesionalekin edo hartakotzat jotzen direnekin.
* Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen egunean ez dauden kirol klubak edo elkarteak.
* Urriaren 19ko 11/2016 Lege Orokorrak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, IV. tituluan adierazitako arau hausteengatik zehapena jaso duten kirol klub edo elkarteak, bai eta Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, jasotzen dituen kasuetan daudenak ere.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila. Kirol Zerbitzua
Foru Gobernu Kontseiluaren 367/2020 Erabakia, uztailaren 28koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko A Planeko kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntzen deialdia 2020ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era.
Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Lau hilabete, ALHAOn deialdia argitaratzen denetik.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
A Planeko kirol klub eta elkarteak mantentzeko dirulaguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |