Ekin Araban laguntza-eskaera 2025 - egoitza
Ekin Araban laguntza-eskaera 2025
Epeak
2025ko urtarrilaren 1etik martxoaren 1era arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
Dokumentazio berbera bi modalitateetan
1.- Enpresak sortzeko modalitatea
Pertsona fisikoa bada:
- NANaren fotokopia.
- Curriculum vitaea.
-
Ekonomia jardueren gaineko zergako altaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada:
- IFZaren fotokopia.
- Erakundearen memoria laburra eta kideen eta, kasuan kasu, proiektuko partaideen curriculum vitae.
- Eratzeko eskrituraren eta ondorengo aldaketa guztien fotokopia.
Enpresa edo jarduera zentroa sortzeko proiektuari buruz:
- Proiektuaren deskripzio txostena.
-
Gutxienez 2 urteko aurreikuspen emaitzen kontuak.
- 10.000,00 eurotik gorako gastuak badira, lana egingo duen kanpoko profesionalaren edo enpresa hornitzailearen eskaintzaren fotokopia.
- Aurkeztutako kanpoko gasturen baten aurrekontua 15.000,00 eurokoa edo gehiagokoa bada, 3 eskaintzen fotokopia eta hiru eskaintzen koadroa aurkeztu beharko dira.
- Halakorik izanez gero, deialdi honetan aurkeztutako jarduera berak egiteko beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak.
- Halakorik izanez gero, enpresa proiektu berriak garatzeko eta pertsona ekintzaileei laguntzeko eremuan esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu horri egiten dizkion jarraipen eta laguntza lanen azalpena.
2.- Enpresak finkatzeko modalitatea
- Gauzatuko den hedapen-/finkatze-plana behar bezala justifikatzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa
- Kanpo-hornitzaileen eskaintzak, 10.000,00 eurotik gorako gastuen kasuan.
- Hala badagokio, diruz lagunduko diren kontratazio berrien gastuen taula. Kontratazio berrien gastuen taula, 2. Excel fitxa, barne-gastuak
- Araban alta emanda dagoen plantillaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
Informazio gehiago
Ekin Araban 2025. Ikusi laburpen-fitxa
Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
E-maila: emprenderenalava@araba.eus
Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323 eta 52182), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.
Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saila
Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
Probintzia plaza, 5, 1. zk.
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa 945 181818