Entrega de cuenta justificativa simplificada EUS - egoitza
Justifikazio kontu erraztua (memoria, gastuen eta diru sarreren zerrenda) entregatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Justifikazio kontu erraztuaren formularioa (memoria, gastuen eta diru sarreren zerrenda, beste diru sarrera batzuen xehetasunak):
- Gastuen eta sarreren zerrenda sailkatuan agertzen den gastu eta zenbateko bakoitza prestakuntza ekintzari egozteko arrazoiak.
- Diruz lagundu daitezkeen eta ikastaroari egotzi zaizkion langile gastuen fakturak edo egiaztagiriak.
- Entitate onuradunak kontratatutako irakasle edo hizlarien gastuak egozten direnean, baldin eta 6. artikuluan adierazitakoaren arabera kanpoko langiletzat hartzen badira eta prestakuntza ekintza bat emateko besteren kontura kontratatu badira, lan kontratuaren kopia erantsiko da.
- Prestakuntza ekintzak iraun duen ordu kopuruaren ziurtagiria, hura eman edo burutu duen pertsonak emana.
- Gasteizko udalerritik kanpoan ematen diren enplegurako prestakuntza ikastaroen kasuan, irakasleen joan-etorrien gastuak egozten baldin badira, prestakuntza eman duten pertsonek izenpetutako deklarazio bat aurkeztu behar da, zeinean adieraziko baitira joan-etorriak egin behar izan dituzten ikastaroa eman den eguna edo egunak, bai eta prestatzaileak (irakasle gastua fakturatzen duen pertsona fisiko nahiz juridikoak) bere egoitzarik hurbilena daukan lekutik prestakuntza ekintza eman den herriraino dauden kilometroak ere.
- Prestakuntza ekintzari buruzko berariazko publizitatearen lekukotasun grafikoa, halakorik izan bada.
- Diru sarrerarik jaso bada asistentzia matrikulagatik, babesletzagatik edo deialdi honetan emandako dirulaguntza bera ez den beste arrazoi batengatik, sarrera horien kobrantzaren froga-agiriak aurkeztu behar dira.
- Eskabidean eskatu bada balora dadila “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena” delako atala, horretarako gauzatu diren ekintza zehatzak frogatzeko agiriak aurkeztu behar dira.
- Entitate onuradunak kontratatutako langileen gastuei dagokienez, egotzitako gastua justifikatzen duten nominak aurkeztu beharko dira, langileen izen zerrendarekin batera eta Gizarte Segurantzako kotizazioen likidazioaren ordainagiriarekin batera.
Informazio gehiago
Foru Gobernu Kontseiluaren 227/2020 Erabakiaren bidez itxitako deialdia
Zer behar dut?
Egoitza elektronikoaren bitartez egin daiteke erregistro elektronikoa.