Financiación de acciones anuales de cooperación, de carácter puntual, en países en vías de desarrollo EUS - egoitza
Onespena ematea deialdiari, irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko. 2020ko ekitaldia
Artikulu honen xedea da ezartzea garapen bidean dauden herrialdeetan burutu beharreko garapenerako lankidetzako eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek sustatutako urteko ekintza puntualak finantzatzeko laguntzei aplikatu beharreko berariazko araudia.
Garapenerako lankidetzako ekintza puntualtzat jotzen dira beren ezaugarriengatik edo txikiak izateagatik urte anitzeko proiektuetan lekurik ez daukaten eta/edo beste gizarte eragile batzuentzat sarbide diren ekintzak.
Deialdi honen bidez ahalbidetu egin nahi dira beren ezaugarriengatik urte anitzeko proiektuetan lekurik ez daukaten lankidetzako ekintzak, eta era berean, gaitu egiten da lankidetzarako sarbide bat beste gizarte eragile batzuentzat.
Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte erakundeek, baldin eta betetzen badituzte Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko Gizarte Sustapenaren Zuzendaritzak norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko oinarri orokor arautzaileetan (Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 22ko 30/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) ezarritako baldintzak eta deialdi honetako laguntza lerrorako berariazko betekizunak, eta ez badute debekurik dirulaguntzaren erakunde onuradun izateko.
Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua.
Diputatu Nagusiaren 543/2019 Foru Dekretua, abenduaren 30koa. Onartzea irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko xedez, dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko 2020ko deialdia
Diputatu Nagusiaren 28/2020 Foru Dekretua, urtarrilaren 23koa. Akatsak zuzentzea abenduaren 30eko 543/2019 Foru Dekretuan, zeinaren bidez onetsi baitzen irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko xedez, dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko 2020ko deialdidia.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 6 hilabete
Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko laguntza eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |