null 2025eko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.

2025eko deialdi publikoa, garapenaren nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urteko adingabeentzako banakako laguntza ekonomikoak emateko.

Gasteiztik 35 kilometrotara baino gehiagotara bizi diren 0-6 urte bitarteko adingabeei banako laguntza ekonomikoak ematea 2025. urterako, Gobernu Kontseiluaren uztailaren 20ko 32/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsitako oinarri arautzaileen arabera.

  • 0-6 urte izatea.
  • Benetako bizilekua Gasteiztik 35 kilometro baino gehiagora izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan erroldatuta egotea eskaera egin baino lehenago, eta erroldatuta egoten jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean. Bestela, Trebiñuko enklabeari buruzko esparru akordioa garatzeko lankidetza hitzarmenaren arabera, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta mendekotasuna duten pertsonen gizarteratzeari eta haientzako gizarte arretari dagokienez, Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez, etenik gabe, eskaera egin baino lehen, eta erroldatuta jarraitzea espedientea izapidetzen den bitartean.

  • Tratamendua Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuak baimendutako erakunde batean egingo da, salbu eta esku hartzea 2020ko otsailaren 1a baino lehen hasitako arreta goiztiarreko programa baten barruan hasi bada, edo tratamendu hori, hurbiltasunagatik, beste probintzia edo autonomia erkidego batean egiten bada, lurralde historikoan ez dagoelako baimendutako zentrorik bizilekutik 35 kilometro baino gutxiagoko distantziara; kasu horretan, lurralde horretan indarrean dagoen araudia bete beharko da, zentroen funtzionamendua baimentzeari/egiaztatzeari dagokionez.

  • Garapenaren nahasmenduak izatea edo izateko arriskua izatea, baldin hala baloratu badu organo eskudunak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 22ko 36/2014 Foru Dekretuaren I. tituluko III

Desgaitasuna duten pertsonen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2021 Foru dekretua, uztailaren 20koa. Onespena ematea des[1]gaitasuna duten pertsonen eta garapen nahasmenduak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko adinga[1]been autonomia bultzatzeko banakako laguntzak arautzeko oinarri orokorrei.

Ebazpena, gehienez ere, hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaio eskatzaileari, eskaera jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe zenbaketa horretarako, ez da kontuan hartuko espedientea etenda dagoen denbora, baldin eta etete horren arrazoiak eskatzaileari badagozkio.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi