Ibilgailu berri bat bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen batean (VD), bidaiarien garraio pribatu osagarrirako baimen batean (VPC) edo osasun garraiorako baimen batean (VS eta VSPC) inskribatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa:
  • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
  • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.

Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimenen (VD) kasuan, gainera:

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Eskatzen den finantza ahalmen berria, hala badagokio, honako dokumentu hauen bidez egiaztatzea:
    • Pertsona juridikoa bada, kapitalaren eta erreserben batura eskatzen den zenbatekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa (informazio hori Merkataritza Erregistroan jasota ez badago).
    • Enpresaburu indibiduala bada, ibilgailuen antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
      • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan erabiltzen badu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
      • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa.

Pertsona juridikoak eskatutako zenbatekoa osatzen duen kapital eta erreserbarik ez duenean edo pertsona fisikoak 12 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duenean, dokumentu bi hauetako bat aurkez dezake:

  • Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
  • Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.

Osasun garraio publikorako baimenen (VS) kasuan, gainera:

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren ziurtagiri tekniko-sanitarioak eta IATa, indarrean daudenak; ibilgailuaren antzinatasuna ezin da 10 urtetik gorakoa izan.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.

Osasun garraio pribatu osagarrirako (VSPC) baimenen kasuan, gainera:

  • Ibilgailuaren ziurtagiri tekniko-sanitarioak eta IATa, indarrean daudenak; ibilgailuaren antzinatasuna ezin da 10 urtetik gorakoa izan.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.
  • Zentrotik edo zentrora ohikotasunez garraiatzen diren gaixoen edo zauritutakoen kopurua justifikatzen duen dokumentazioa.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Finantza ahalmenaren egiaztagiria, hala badagokio.
  • Indarrean dauden ziurtagiri tekniko-sanitarioak eta IATa, VS eta VSPC motako garraiorako.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • Zentrotik edo zentrora ohikotasunez garraiatzen diren gaixoen edo zauritutakoen kopurua justifikatzen duen dokumentazioa, VSPC baimenen kasuan.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, VD edo VS motako baimen publikoaren titularrak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Enpresa titularrak garraio arloan administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpenaren bidez ezarritako zehapenak ordaindu dituen egiaztatuko du Foru Aldundiak.

Argibide gehiago

Zer behar dut?

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu