Justifikazio kontu sinplifikatua eta jardueren justifikazio memoria

Epeak

Itxita

Diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnetik 2021eko azaroaren 30era arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Justifikazio kontu erraztua, IV. ERANSKINAren arabera

  • Jardueren memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azaltzen dituena (III. ERANSKINA).

  • Jardueraren gastu guztien zerrenda sailkatua, hau da, jardueraren aurrekontu osoa; zerrendan jarri beharko dira hartzekoduna, gastuen agiria edo faktura, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketaren data.

  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

  • Hala badagokio, itzulketaren ordainketa gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta haietatik eratorritako interesena ere.

  • Aisialdi programetan beste hauek ere aurkeztu beharko dira:

    • Programa gauzatuko duen erakundearen memoria, non zehazten den zer mailatan lortu duen programak euskararen bitartez sozializatzea.

    • Egiaztagiria, ziurtatuz aisialdi programaren ardura duen monitoreak, gutxienez, euskarazikasi duela Batxilergoa, edo egiaztatu duela B2 maila, hizkuntzen Europako erreferentzia marko bateratuaren arabera, edo baliokidea.

    • Frogagiriak, frogatuz ezen programaren ardura duten langileen artean ehuneko 50ek bederen egina duela euskararen bitartez sozializatzeko ikastaro bat gutxienez.

    • Elkartearen lehendakariaren edo idazkaritzaren ziurtagiria, aisialdi zerbitzua emateko kontratatu diren monitoreen izen-abizenak adierazten dituena.

  • Mintzalagun, berbalagun edo horien antzeko beste programen kasuan, beste hauek ere aurkeztu beharko dira:

    • Gastuen taula bat eta entitate onuradunaren ordezkari gisa diharduenaren idazki bat, V. ERANSKINAren araberakoa, zeinak ziurtatuko baitu atxikita izan dituen langileak, horien dedikazioa eta kostua; langileak zuzenean kontratatu badira, jatorrizko nominak eta Gizarte SegurantzakoTCak aurkeztu behar dira; zerbitzua beste entitate bati azpikontratatu bazaio, haren faktura/k.

    • Programako parte-hartzaileen izen zerrenda, pertsona eta talde kopurua, guztira, eta programaren iraupena.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.