20R eredua: Enpresa berregituraketen zerga araubide bereziaren aukera jakinaraztea

20R eredua egin eta aurkeztea, eragiketa hauen araubide berezia aplikatzeko aukerak komunikatzeko: bategiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balio trukeak, aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoak eta Europako sozietate edo sozietate kooperatibo baten egoitza Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera aldatzea.

Eskuratzaileak jakinarazpen bat egingo du eragiketa bakoitzeko, eskritura publiko batean eskuratzaile bakar baten eragiketa batzuk biltzen badira. Eragiketa batean hainbat eskuratzaile badaude, bakoitzak bere jakinarazpena egin behar du eragiketari buruz.

Izapidetu

Epeak

Irekita

Eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa inskribatu eta hurrengo hiru hilabeteetan. Inskripzioa beharrezkoa ez bada, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa egilesten den egunetik aurrera zenbatuko da epea. Eskrituran, abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren, sozietateen gaineko zergarenaren, 114. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahitaez adieraziko da araubidea hautatu dela.

Sozietatearen egoitza aldatuz gero, aurkezpena eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoan edo agiri baliokidean ezarritako egoitza berria Batasuneko estatuaren erregistroan inskribatu ondoko hiru hilabeteetan egingo da.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak

Sozietateen gaineko zergaren zergadunak

Jakinarazpena erakunde eskuratzaileak aurkeztuko du, oro har. Sozietateak berak aurkeztuko du jakinarazpena, sozietatearen egoitza aldatzeko eragiketetan.

Araudia

Sozietateen gaineko Zergaren 37/2013 Foru Arauaren 114. artikuluko 3. apartatua eta haren arautegia onesten duen 41/2014 Foru Dekretuaren 43. artikulua.

565/2014 Foru Agindua, 20R eredua onesten duena.

603 Foru Agindua 2020-11-20

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala

    Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da 20R ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez. 

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta

Izapidetu