231 eredua: Informazioa herrialdeka xehatuta aitortzea

231 informazio-aitorpenaren eredua egitea eta aurkeztea herrialdez herrialde. 

Izapidetu

Epeak

Irekita

Eman beharreko informazioari dagokion zergaldia amaitu eta hurrengo egunetik zergaldi hori amaitu eta hamabi hilabete igaro arte.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak

Egoitza Espainiako lurraldean duten erakundeak, talde bateko nagusi direnak, 37/2013 Foru Arauaren 42. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoaren arabera, eta aldi berean egoiliar edo ez egoiliar den beste erakunde baten mendeko ez direnak.

Informazio hori eman beharko dute, halaber, Espainian dauden eta zuzenean edo zeharka Espainian ez dagoen eta beste erakunde baten mende ez dagoen erakunde baten mendeko diren erakundeek eta taldeko erakunde ez egoiliarrek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrek, 37/2013 Foru Arauko 43. artikuluko 10. apartatuan zehaztutako kasuetan.

Herrialdez herrialdeko informazioa aurkeztera behartuta dauden erakundeei eskatu ahal izango zaie, baldin eta zergaldia hasi aurreko 12 hilabeteetan taldeko kide diren pertsona edo erakunde guztien negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez 750 milioi eurokoa bada.

 

Aurretiko jakinarazpena

Espainian dagoen eta herrialdez herrialdeko informazioa aurkezteko betebeharra duen talde baten parte den erakunde egoiliar orok Zerga Administrazioari informazio hori prestatu behar duen erakundearen identifikazioaren berri eman beharko dio, bai eta egoitza zein herrialde edo lurraldetan duen ere. Jakinarazpen hori urtero egin beharko da, informazioak hizpide duen zergaldia amaitu baino lehen.

Araudia

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala

    231 ereduaren aitorpena telematikoki egingo da Egoitza elektronikoaren bidez. 

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta

Izapidetu