270 eredua: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta zergadun ez egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko atxikipenen eta konturako sarreren laburpena.

Izapidetu

Epeak

Irekita

270 eredua urte bakoitzeko urtarrilean egingo da, aurreko urteko sariei dagokienez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).

Informazio gehiago

Eredu honen xedea zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztea da.
Etekin horien kuotak 230 ereduan aitortu dira.

270 eredua aurkeztu beharra izango dute, atxiki edo kontuan sartu beharra izanik, hauen arabera araudiak aipatzen dituen sarietako bat ordaintzen duten zergapekoek: azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenaren, hemezortzigarren xedapen gehigarriaren 6. paragrafoa; ekainaren 18ko 21/2014 Foru Arauaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarenaren, zazpigarren xedapen gehigarria; edo abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren, sozietateen gaineko zergarenaren, 130. artikulua.

Zer behar dut?

    • Zertifikatu digitala
    • Ontzi jokoa

Nahitaezkoa da aurkezpen tetematikoa egoitza elektroniko bidez egitea

Izapidetu