308 eredua. BEZ. Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia, BEZaren arautegiaren 30. bis artikulua eta noizbehinkako subjektu pasiboak. Itzulketa eskaera.

Epeak

Irekita
  • Baliokidetasun errekarguko subjektu pasiboek, bidaiarien araubideko esportatzaileei itzulketak egin dizkiotenek, apiril, uztail eta urriaren lehen hogeita bost egutegi egunetan eskatuko dute itzulketa. Azken likidazio aldikoa, hurrengo urteko urtarrilaren lehenenego hogeita bost egunen barruan aurkeztu behar da.
  • Garraiobide berririk gabeko emateak egiten dituzten noizbehinkako subjektu pasiboek emate hori gertatu eta hogeita hamar egutegi egunen epean eskatuko dute itzulketa.
  • BEZaren arautegiaren 30.bis artikuluaren araberako itzulketa eskaera garraiobidea eskuratu eta hurrengo hilaren lehenengo hogeita bost egutegi egunen epean egingo da.
  • BEZaren araudiaren 21.4 artikuluaren araberako itzulketa eskaera ondasunen ematea egin eta hiru hilabeteko epean egingo da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Baliokidetasun errekarguko subjektu pasiboek bidaiarien araubideko esportatzaileei itzulketak egin badizkiete:

  • Europar Batasunetik kanpoko bizilekuaren frogagiria
  • Aduanako eginbidearen faktura
  • Bidaiariari BEZaren kuota itzultzearen banku egiaztagiria

Araubide erraztuari heldutako subjektu pasiboentzako BEZaren arautegiaren 30.bis artikuluaren kasuan:

  • Ibilgailua eskuratzearen faktura

Informazio gehiago

Araudia:

2 Foru Agindua 2013-1-11