504 eredua. Europar Batasuneko beste estatu batzuetan fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapean dauden produktuak jasotzeko baimenaren eskaera

Epeak

Irekita

Epe zehatzik gabe

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera hartu nahi diren produktuak ziurtatzeko behar diren agiriak aurkeztu beharko dira, eta bermea eman beharko da, hartu nahi diren produktuei dagozkien kuoten balioko zenbatekokoa. Berme horrek dauka sortzen diren zergak ordaintzeko ardura.

Informazio gehiago

  • Baimen eskaera produktuak jasotzeko tokiari dagokion bulego kudeatzailean aurkeztuko dira, eta bertan jaso hauek jasoko dira: nahi diren produktuen mota eta kantitatea, hartzeko tokia, izena, helbidea eta identifikazio fiskaleko zenbakiak, bidaltzailearenak eta hartzailearenak, BEZaren eta, hala badagokio, Zerga Berezien ondoreetarako.

Eskaera batean hornitzaile bakar batek bidalitako produktuak baino ezingo dira sartu, Hidrokarburoen gaineko Zergaren, Tabako lanen gaineko Zergaren edo Alkoholaren eta Edari Alkoholdunen gaineko Zerga Berezien eremu objektiboan sartzen direnak.

  • Europar Batasunetik etorri eta fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapean dauden produktuak jasotzeko baimenaren eskaera, erregistratu gaineko operadoreentzat, bidalketa bermatuen sisteman hartzaile eta urruneko salmenta sisteman zerga ordezkari direnentzat.
  • Hartzaileak: Europar Batasuneko beste estatu batzuetan fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapean dauden produktuen hartzaileak

504 eredua. Europar Batasuneko beste estatu batzuetan fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapean dauden produktuak jasotzeko baimenaren eskaera

  • Bertaratuta. Bulego kudeatzaileak, kasuan kasu, ematen den bermeak arestiko puntuak aipatzen duen zenbatekoa estaltzen duela egiaztatutakoan, jasotzeko baimena eman (505), eta eskatzailearen eskura jarriko du.