Zergei buruzko galdera idatzien eredua

Epeak

Irekita

Eskubideak baliatzeko, aitorpenak edo autolikidazioa aurkezteko edo bestelako zerga-betebeharrak betetzeko ezarritako epea agortu baino lehen aurkeztu behar dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

Gutxieneko edukia:

  • Kontsultagilearen zalantzarik gabeko identifikazioa;
  • Kasuaren aurrekariak eta inguruabar erabakigarriak;
  • Galderaren edukia era argi, zehatz eta zalantzarik gabean adieraztea, kontsultagileari zalantzak sortzen dizkion zerga xedapen zehatza adieraziz eta, kasuan kasu, egokia deritzon haren interpretazioa;
  • Zerga administrazioaren iritzia eratzen lagun dezaketen gainerako datu, elementu eta dokumentuak.

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundiak berehalako informaziorako beste kanal batzuk dauzka zergei buruzko galdera labur eta konplexutasun teknikorik gabekoei erantzuteko, hauen bitartez:

  • aurrez aurreko arreta Ogasunaren bulegoetan
  • zerbitzu hauen telefonozko arreta:
    • zerga informazioarena: 945 181555 (Al-Or, 08,00-14,30)
    • laguntza tekniko eta egoitza elektronikoarena: 902 100513 (Al-Or, 08,00-4,30)
  • arreta telematikoa: consultasfiscales@araba.eus

Galdera idatzia Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztu ahalko da, eta arloagatik eskudun diren kudeaketa unitateari edo unitateei zuzendu beharko zaie