PR Servicio de valoración y diagnóstico de la desprotección EUS - egoitza
Babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua
Zerbitzu honi esker adingabekoen babesgabetasun egoerak identifikatzen, diagnostikatzen eta hala badagokio mailakatzen dira, eta ondoren, zerbitzu honetara edo beharrak betetzeko egokienak diren zerbitzu eta/edo programetara bideratzen dira erabiltzaileak.
Zerbitzu honen bidez kasu bakoitzean beharrezkoak liratekeen babes neurriak proposatzen dira eta tratu txar fisikoak edo sexu gehiegikeriak egon direla adierazten duten elementu espezifikoak larrialdiz ikertzen dira.
Familiaren babesgabetasun egoeran dauden adingabeak.
Baldintzak
- 18 urte baino gutxiago izatea.
- Modu iraunkorrean edo aldi baterako Arabako lurralde historikoan bizitzea.
Adingabeen eta Familiaren Arloa / GOFEren kudeaketako zuzendaritza/ Adingabeei buruzko Kontseilua.
-
Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, adingabearen babes juridikoarena. Horren bidez, Kode Zibila eta Prozedura Zibileko Legea aldatzen dira hein batean. EAO 15.zk., 199601-17.
- 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haur eta nerabeak zaindu eta babestekoa. EHAA 59.zk., 200503-30.
- 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa. Horren bidez, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeen egoitza harrerarako baliabideak arautzen dira. EHAA, 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa.
- 3/2009 Legea, abenduaren 23koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko eta Arreta emateko Legea aldatu zuena. EHAA 251.zk., 2009-12-31.
- Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoa. EAO, 175. zk., 2015-07-23.
- Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legea. EAO, 180. zk., 201507-29.
-
152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte zerbitzuetan arrisku eta babesgabetasun egoeren larritasuna balioesteko tresnaren eguneratzea onetsi duena. EHAA, 2017-07-03.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: aldakorra.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |