Euskararen bitartez udalek eta kuadrillek sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak - egoitza
Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen 2025eko dirulaguntzen deialdi publikoa
Dirulaguntzak ematea 2025eko ekitaldian euskararen bitartez sozializatzeko programak antolatu, garatu eta gauzatzeko Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean.
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Enklabeko udalak eta kuadrillak, Gasteizko Udala eta hura parte den kuadrilla izan ezik.
Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko Euskararen Foru Zerbitzua.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 21eko 23/2020 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitziren Diputatu Nagusiaren Sailak norgehiagoka bidez emango dituen dirulaguntzen oinarri orokor arautzaileak.
11/2025 Foru Agindua, otsailaren 27koa, onesten duena dirulaguntzen deialdi publikoa, euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, udalek eta kuadrillek sustatuta, 2025eko ekitaldia.
Sei hilabeteko epean gehienez ere, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Fakturak edo gastua egiaztatzen duten dokumentuen aurkezpena | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Egindako gastuen justifikazioa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Udalek eta kuadrillek sustaturik euskararen bidez sozializatzeko programak gauza daitezen. 2025eko dirulaguntzen eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |