null Laguntza txakurrak erregistratzea eta egiaztatzea

Laguntza txakurrak erregistratzea eta egiaztatzea

Laguntza txakurren foru erregistroa da. Txakur horiek desgaitasuna duten pertsonei laguntzen diete pertsona horiek edozein lekutara, establezimenduetara edo garraio publikoetara sartu ahal izateko, horietan ibiltzeko eta leku horietan egoteko animaliarekin batera.
 
Laguntza Txakurren Foru Erregistroko laguntza erregistroan inskribatzen dira baita ere laguntza txakur izateko prestakuntza jasotzen ari diren txakurrak.

  • Laguntza txakurren erabiltzaileak.
  • Laguntza txakurrak prestatzen dituzten zentroak.

  • Gizarte Zerbitzuen Saila.
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.
  • Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzua.

 

  • 10/2007 Legea, ekainaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko laguntza txakurrei buruzkoa. EHAA, 140. zenbakia, 2017ko uztailaren 10ekoa.
  • 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzekoa. EHAA, 246. zenbakia, 1997-12-24. 
  • 35/2015 Foru Dekretua, Diputatuen ekainaren 9ko Kontseiluarena; haren bidez, desgaitasuna duten pertsonak artatzeko laguntza txakurren erregistroa sortu eta hura egiaztatzeko prozedura sortzen da. ALHAO, 73. zk., 2015-06-19.

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. EAO, 236. zk., 2015-10-02.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: Hiru hilabete.

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Eskaria onetsiko da epe horretan berariazko ebazpena ematen baldin bada.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Laguntza txakurrak erregistratzea eta egiaztatzea eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi