Ikerketa beken eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/02/29 - 2024/03/27

2024ko otsailaren 29tik martxoaren 27 arte, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Curriculum Vitaea eta alegatutako prestakuntzari eta esperientziari buruzko egiaztagiriak.
  • Ikerketa proiektua azaltzen duen memoria
  • Irakasle espezialistaren txostena-abala

Ofizioz egiaztatzeari uko eginez gero:

  • NANaren fotokopia (edo beste edozein identifikazio dokumentu baliokide) modu presentzialean.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria

Informazio gehiago

Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzua

Helbidea: Zumakadi ibilbidea, 21.

01006 Gasteiz

Tel.: 945 181 927

Posta elektronikoa: archivo@araba.eus 

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

a) Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da. Horretarako, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Argibide gehiago, hemen.

b) Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako gainerako moduetako edozeinetan.

Atal honetan jasotako moduan aurkezten diren eskabideak deialdi honetako 2. eranskineko eredura egokitu beharko dira.

Izapidetu