Hirigintza erakundea desegiteagatik ezerezteko eskaera

Epeak

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Hirigintza erakundea likidatu eta desegitea onesten duen udal erabakiaren ziurtagiria.
  • Hirigintza erakundeko idazkariaren ziurtagiria, bertako organo eskudunak hartutako desegite erabakiari eta hura udalari igorri izanari buruzkoa.
  • Hirigintza intereseko elkarteei aplikatu behar zaien araudian ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen beste edozein dokumentazio, hala badagokio, bat etorriz Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean eta Hirigintza Kudeatzeko Arautegia onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 161. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin.

Informazio gehiago

Erantsi beharreko artxiboen gehieneko pisua: fitxategi bakoitzak gehienez 10 Mb har ditzake, eta fitxategi guztiek batera ezin dute 30 Mb gainditu. Gehieneko hori gaindituz gero, harremanetan jar zaitezke Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzuarekin, urban@araba.eus helbidearen bidez, beste bide bat prestatzeko.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri-digitala

Egoitza elektronikoaren bidez baino ezin da egin.