Zehapenaren ordainketa zatikatzeko eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

Hasiera: Zehapen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Zatikatzeko eskaera.

  • Hirugarren batek erreklamatzailearen izenean baldin badihardu, ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordea edo agiria.

  • Bidezkotzat jotzen dituen agiriak.

Informazio gehiago

Hona hemen zatikatzeko eskaerek izan behar dituzten datuak:

  • Izen-abizenak edo sozietatearen izen osoa, zergadunaren edo ordezkatzen duenaren identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea..
  • Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa. Horretarako, honakoak adieraziko dira: espediente zenbakia, zenbatekoa eta kontzeptua.
  •  Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzearen arrazoiak.
  •  Eskatzen den atzeratze edo zatikatzerako epeak eta gainerako baldintzak.
  •  Eskaintzen den bermea.
  •  Lekua, data eta eskatzailearen sinadura.

72/2005 FORU DEKRETUA, azaroaren 15eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, zergaz kanpoko zorren ordainketa atzeratzeak eta zatikatzeak arautzen dira.

Zer behar dut?

  • B@k (erabiltzailea eta pasahitza) – Maila baxua

    B@KQ (itsasontzi jokoa) – Maila ertaina

    Ziurtagiria (FNMT, eDNI, Izenperen pertsona juridikoarena,…) – Goi-mailakoa, sinadurarekin

Izapidetze elektronikoa bakarrik

Izapidetu