Garabide dirulaguntzen eskaera

Epeak

Itxita

Oinarriak eta deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da eta irekita egongo da aurrekontu esleipena bukatu arte edo bukatzen ez bada, 2022ko ekainaren 15ko 23:59ra arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Dirulaguntza jaso dezakeen kontzepturako eskatutako edo emandako laguntzen ziurtagiria, edo hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso ez izanaren ziurtagiria. Horren barne egongo dira erakunde onuradunak aurretik helburu eta xede bererako jasotako dirulaguntzak, proiektu beraren fase edo alderdi ezberdinak izan arren.

2. Inbertsioak egingo diren higiezinen eta/edo lursailen titulartasuna egiaztatzea eta higiezin eta/edo lursail horien emakida hartzailea izanez gero, emakida eta epeak egiaztatzen dituen titulua edo agiri publikoa, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileen 3.3 puntuan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Egingo diren jarduketen memoria baloratua eta ondasunen egungo egoeraren argazkiak.

4. Udaleko Osoko Bilkuraren edo eskaera onesteko erakunde eskuduneko organoaren erabakiaren ziurtagiria.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa (FNMT, eNAN, Izenpe Juridikoa,...)

Nahitaez Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da.