Adituaren kontraesanezko tasazioa egitea sustatzeko eskabidea

Epeak

Irekita

Administrazioak egiaztatutako balioetan oinarrituta egindako likidazioaren aurka dagokion lehen errekurtsoaren epearen barruan (hilabete jakinarazpenetik) aurkeztuko da eskabidea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ondasunen eta eskubideen zerrenda administrazioko adituari bidaltzea balorazio bat eman dezan, balioen egiaztapena adituaren irizpenik gabe egin bada.
  • Zergadunari administrazioko adituaren balorazioa jakinarazi eta hilabeteko epea ematen zaio aditua izenda dezan.
  • Zergadunaren adituari ondasunen eta eskubideen zerrenda eman eta hilabete ematen zaio prezio orria egiteko.
  • Administrazioko adituaren tasazioak araudian adierazitako mugak gainditzen baditu, hirugarren aditua izendatzen da. Izendapena onartutakoan ondasunen eta eskubideen zerrenda eta aurreko aditu bien prezio orriak ematen zaizkio hilabeteko epean balorazio horietakoren bat berretsi edo berri bat egin dezan.

Informazio gehiago

Eskualdatutako ondasun eta eskubideen benetako balioa ezartzea, interesdunak ados ez daudenean administrazioak egindako egiaztapenaren ondorioz ateratako balorazioarekin

Araudia:

Arabako Zerga Orokorrari buruzko 6/2005 Foru Arauaren 56., 128. eta 129. artikuluak

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 11/2005 Foru Arauaren 21. artikulua

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Araudia onartzen duen 74/2006 Foru Dekretuaren 25. eta 26. artikuluak

Ondare Eskualdaketa, Egintza Juridiko Dokumentatu eta Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko Zergen Atalari zuzendutako idatzizko eskabidea.

003 eredua ereerabili ahalko da.

Ogasunaren bulegoetan bertaratuta

Ogasunaren bulegoak