Centro de ensayo: primera emisión o renovación por caducidad eu - egoitza
Entsegu zentroa: txartela lehenengoz ematea edo iraungi delako berritzea
Epeak
Lehenengo ematea: urte osoan
Iraungitzeagatik berritzea: gutxienez, iraungi baino 15 egun baliodun lehenago.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orria beteta eta sinatuta.
- Eskatzailearen eta zentroaren arduradunaren edo teknikariaren NANa, ANTa edo IFK.
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela adierazten duen egiaztagiria.
- Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren baimena.
- Teknikarien prestakuntzaren egiaztagiria, zentroak kalibrazioa egiten badu.
- Kudeaketa sistemaren edo ekoizpen adostasunaren egiaztagiria.
- Ordezkari edo ahalordedunaren bidez jarduten badu, hori egiaztatzen duen agiria
-
Tasa ordaindu izanaren agiria.
Informazio gehiago
Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da.
Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.
Txartelak Arabako Foru Aldundiari itzuliko zaizkio entsegu zentroaren baimena kentzen edo indargabetzen denean, arduradun teknikoa edo haren teknikariren desgaitzen denean edo zentroan zerbitzua emateari uzten diotenean, edo edozein arrazoi dela-eta jarduera gelditzen denean.
Txartelek urtebeterako balio dute.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.