TR- Solicitar ayudas a la producción integrada - egoitza
Produkzio integraturako laguntzak eskatu
Epeak
2022ko otsailaren 1etik apirilaren 30era.
Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.
Informazio gehiago
Ekoizpen integratua ezarri eta mantendu dadila sustatzea, gure erkidegoan ekoizpen integratuaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, ingurumena zaintzen, elikagaien segurtasuna bermatzen eta produktuaren osasun egoera optimizatzen duen ekoizpen jasangarrirako metodotzat hartuta.
Laguntza honetan, urteko prima bat ematen da hektareako, ekoizpen orientazio bakoitzerako.
Gaur egun, ekoizpen orientazio hauetarako arauak daude onetsita:
- Mahatsondoa: Errioxa eta txakolina
- Erremolatxa
- Patata: ereiteko eta kontsumorako
- Ortuariak: uraza, tomatea, piperra eta zerba.
- Frutondoak: kiwia eta sagarrondoa
- Esnetarako behiak