Abeltzaintza aseguruetarako laguntza - egoitza
Abeltzaintza aseguruetarako laguntza eskatzea
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 1etik 21era bitartekoa izango da, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
Oro har:
- Eskabide-inprimakia - Pdf
- NANaren edo IFKren fotokopia.
- Arabako Lurralde Historikoko Diru-laguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauan onuradun izateko ezarritako debekurik ez duela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Hala ere, eskatzaileak berariaz eskuordetu ahal izango dizkio Nekazaritza Sailari ziurtagiri horiek, dagozkion zerbitzuei eska diezaien.
- Nekazaritza-egurrez egindako polizaren kopia.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:
- Nekazaritza Sailean jasota ez badaude sozietatea eratzeko edo aldatzeko eskritura publikoak, dagokion erregistro publikoan behar bezala inskribatuak, eta erakundearen estatutuak.
- Eskaera sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.
- Nekazaritza Sailean jasota ez badago, sozietateko kide guztien NANaren fotokopia, baldin eta sozietate zibila, ondasun-erkidegoa, jaraunspen-erkidegoa edo titulartasun partekatuko erakundea bada.
Informazio gehiago
Laguntza horiek Foru Gobernu Kontseiluaren martxoaren 14ko 12/2017 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren (foru dekretu horren bidez, onespenena eman zitzaien lurralde historiko honetako hazitarako behi aziendaren eta hegaztien ustiategiei beren osasun arriskuak estaltzen dituzten abeltzaintza aseguruak kontratatzen laguntzeko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriei).
AFAko Nekazaritza Sailak laguntza horien deialdia egiten du urtero.
Dirulaguntzen zenbatekoa “AGROSEGUROS”ekin osasun arriskuak estaltzeko izenpetutako polizei ehuneko 65erainoko portzentajea aplikatuta ateratzen dena izango da.
Horren ondorioetarako, diruz laguntzekoak izango dira honako hauek estaltzen dituzten aseguru lerroak:
- Behi aziendarako oinarrizko bermeak, abeltzaintzako saneamendu kanpainen arriskuak barruan sartuta.
- Behi aziendarako berme gehigarriak, aparteko saneamenduarengatik.
- Behi aziendarako berme gehigarriak, udan eta neguan bazka galeragatik.
- Hegazti ustiategietako oinarrizko bermeak, salmonellaren arriskuak estaltzeko.
Dirulaguntza hori kalkulatzeko, beste administrazio publiko batzuek emandakoak deskontatuko dira. Dirulaguntzen zenbateko osoak ezin izango du, inolaz ere, polizaren ehuneko 65 gainditu.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke laguntza horien onuradun:
-
Abeltzaintzako ustiategi baten titular izan behar dute; ustiategi horrek Arabako Lurralde Historikoko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan egon behar du behar bezala izena emanda, eta abelburuek behar bezala identifikaturik, haien berri emanik eta erregistraturik egon behar dute Arabako Foru Aldundiaren abeltzaintza baliabideen datu baseetan, hori betebeharra denean.
-
Zerga egoitza Europar Batasunean izatea.
Pertsona juridikoetan betebehar hori betetzat emango da pertsona juridikoak edo erakundeak eta bazkideen gutxienez % 50ek Europar Batasuneko lurralderen batean dutenean beren zerga eta sozietate egoitza, eta bazkideen % 50 horrek, aldi berean, kapital sozialaren gutxienez % 50eko partaidetza badu.
Bazkide guztiek aurreko baldintza betetzen ez badute, kalte-ordainaren zenbatekoa hura betetzen ez duten bazkideen proportzioan txikituko da.
-
Onuradunek ez dute izan behar zehapenik ezarrita laguntza eskatzen den urtearen aurreko azken hiru urteetan, abereen osasunaren arloan indarrean den araudia urratzeagatik.
-
Zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea, indarrean dagoen arautegiaren arabera. Sozietate zibil edo ondasun erkidegoen kasuan, sozietateari nahiz bazkideei edo erkidegoko kideei buruz egiaztatu beharko dute hori.
-
Ez egotea itzulketa edo zehapen prozedura baten pean.
-
Eskatzaileak ez edukitzea ez administrazio zehapenik ez zehapen penalik sexu bereizkeriagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztuko dira, inprimaki normalizatuan eta honako agiri hauekin batera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.