Basogintzako dirulaguntzen eskaera - egoitza
Basogintzako dirulaguntzen eskaera
Epeak
2024/12/03 - 2025/01/31
2025eko urtarrilaren 31ra arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
M 4.3. Basogintza sektorea garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko azpiegituretako inbertsioak
- M 8.1. Basotzea eta baso azalerak sortzea
- M 8.3. Basoetan suteek, hondamendi naturalek eta katastrofeek eragindako kalteak prebenitzea
- M 8.4. Basoetan suteek, hondamendi naturalek eta katastrofeek eragindako kalteak konpontzea
- M 8.5. Baso ekosistemen egokitze gaitasuna eta ingurumen balioa gehitzeko inbertsioak
- M 8.6. Basogintzako teknologietan eta baso produktuen transformazioan, mobilizazioan eta merkatura inbertitzea
- Basoen kontserbazioa
Informazio gehiago
Onuradunen betekizun orokorrak
Laguntza hauen onuradunek honako betekizun orokor hauek bete beharko dituzte:
- Lurren erabilera edo gozamen eskubideen jabeak edo titularrak izatea. Gerta daiteke pertsona fisiko edo juridikoa lur guztien edo horien zati baten jabea ez izatea; halakoetan, eskaerarekin batera, jabe bakoitzaren berariazko baimena aurkeztu beharko du, diruz lagun daitezkeen lanak egitearekin bat datozela adieraziz. Kasu horretan, erabilera eskubideak bestelako eskatzaileen alde eskuordetzen dituztenek ezin izango dute deialdi berean laguntzarik eskatu modu indibidualean.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko galerarekin zigorturik ez egotea ez zigor bidean ez administrazio bidean, ez eta horretarako gaitasungabetzen duen legezko debekuren bat ez izatea ere, horren barruan sarturik sexu diskriminazioagatik gertatutako debekuak, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunarenak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
- Ez egotea itzulketa edo zigor prozeduraren baten pean.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik izatea. Sozietate zibil edo ondasun erkidegoei dagokienez, hori egiaztatu beharko da sozietateari nahiz bazkideei edo erkidegoko kideei buruz.
- Hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, dirulaguntzenak, ezarritakoari jarraituz.
Inbertsioak onartzeko betekizun orokorrak
Diruz lagunduak izan daitezen, inbertsioek honako betekizun orokor hauek beteko dituzte, bai eta neurri bakoitzean ezarritako betekizun zehatzak ere:
- Inbertsioaren xede diren basoak eta baso azalerak Arabako Lurralde Historikoan kokaturik egongo dira.
- Azalerari loturik dauden eta mendi pribatuaren 5 hektareatik, lurzati bakar baten 20 hektareatik edo kokaleku sakabanatuaren 35 hektareatik gorako azalerak ukitzen dituzten jarduketei dagokienez, basogintza kudeaketa iraunkorrari buruzko plana, antolamendu proiektua edo tresna baliokidea aurkeztu beharko da, laguntza eskuratu ahal izateko.
- Hala dagokionean, eraikuntzak edo instalazioak egiteko, behar den udal lizentzia eskuratu beharko da.