2024 deialdirako ORDAINKETA-ESKAERA

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024/12/04 - 2024/12/30

Eskatutako jarduketa gauzatzeko eta dokumentazioa aurkezteko epea: 2024ko abenduak 30

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztutako dokumentazioa eta jatorrizkoa bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, idazkariak edo fede emaileak sinatuta.

Ordainketa eskabidearekin batera aurkeztu beharreko ziurtagiriak 

  • Fede emaileak edo idazkariak egindako ziurtagiria, emandako diru laguntzaren helburua eta xedea bete direla ziurtatzen duena; horrez gainera, diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru laguntza edo sarrerarik egon den zehaztuko dugu, kopurua eta jatorria aipatuz

  • Alkateak egindako erantzukizunpeko adierazpena, udalerrien kasuan, eta errejidore-lehendakariak emandakoa, kontzejuen kasuan, diruz lagundutako ekipamendu edo instalazioa gutxienez 5 urtez mantenduko dela bermatzeko moduari buruz, 2., 3., 5., edo 7. motako jarduerak direnean.

  • Obraren amaierako ziurtagiria, edo, horniduren kasuan harrera akta. 1 eta 6 motako jarduketen kasuan, sortutako dokumentuen kopia bidaliko da.

  • Organo eskudunak kontratua esleitzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

Jarduketaren justifikazio memoria, diru laguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta burututako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena. 4.000 eurotik gorako diru laguntzetan, atal hauek sartu beharko dira:

  • Egindako ekintzen deskripzioa. Eskuratutako ibilgailu elektrikoen edo instalatutako ekipamenduen marka eta modeloa.

  • Jarduerak eragindako gastuak eta inbertsioak sailkatuta ageri diren zerrenda, datu hauekin: hartzekodunaren eta agiriaren identifikazioa, zenbatekoa, agiria noiz eman den eta, hala badagokio, ordainketa eguna. Dirulaguntza gutxi gorabeherako aurrekontu baten arabera eman bada, egondako desbideratzeak adierazi beharko dira.

  • Instalatutako ekipamendu guztiak identifikatuko dituen plano edo krokisa. 25.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, obra amaierako planoa.

  • Ibilgailu, ekipamendu edo instalazioaren argazkiak

  • Instalazioaren eguna. Denborazko garapena eta gorabeherak.

  • Lortutako energia aurrezpenaren eta inbertsioaren efizientziaren justifikazioa.

Justifikazio ekonomikoa 

  • Urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 29.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar izan dituen eskaintza ekonomikoak (gutxienez 2), baldin eta eskaera egiteko unean aurkeztu ez baditu.
  • Jardueran egindako gastu guztien faktura xehea.

  • Ordainagiria. Jarduketaren kostu osoa hartu ahal du barruan, edo diru laguntzak estaltzen ez duen zatia baino ez. Kasu horretan, erakunde onuradunak diru laguntzari dagokion zatiaren ordainagiria hilabeteko epean aurkeztuko du, hura jasotzen duenetik zenbatuta. Hauek onartuko dira ordainagiri gisa:

    • Bankuko jatorrizko ziurtagiria, non, gutxienez, agertuko diren zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna. Ziurtagiri hori izenpetuta aurkeztuko da, eta/edo bankuaren zigilua daukala.

    • Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigiluarekin.

    • Dagokion udalaren kontu hartzailetza organoaren ziurtagiria.

    • Hala badagokio, itzulketaren ordain gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta horietatik eratorritako interesena ere.


Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da. 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke. 

Izapidetu