Tr Entrega de documentación para proceder al reconocimiento de obligación de pago de memoria y facturas EUS - egoitza
Dirulaguntza justifikatzea
Epeak
Esleitutako datatik 2021eko azaroaren 26ra arte
Aurkeztu beharreko agiriak
- Egindako jarduketen/inbertsioen memoria.
- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adieraziz.
- Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.
- Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.
- Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 15.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira).
Zer behar dut?
BakQ
Ziurtagiri elektronikoa
Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke erregistroa.