Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea - egoitza
Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea
Programa honen helburua da garraio kolektibo arrunta erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun handiak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
Garraiorako laguntza aurreordainketa izendun txartel baten bidez ordaintzen da, eta txartel horretan kargatzen da taxi-zerbitzuan garraiobide alternatibo gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.
Epeak
2026/03/03 - 2026/10/30
2026ko martxoaren 3tik urriaren 30ra.
Aurkeztu beharreko agiriak
Taxi zerbitzua ordezko baliabide gisa erabiltzeko, mugikortasun urriko arazoak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak eskatzeko hitzordurako beharrezkoa da dokumentu hauek aurkeztea:
- Laguntzara-eskaerak (47 formularioa, orri honetan deskarga daiteke)
- Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari baimena datu pertsonalak bildu erabili edo transmititzeko (12 formularioa, orrialde honetan deskarga daiteke) dokumentua, behar bezala sinatuta
- Mugikortasun urriko pertsonentzako laguntzen deialdi publikoaren I. eranskinean deskribatutako mugikortasun-tarteen arabera haztatuko da zenbatekoa, taxi-zerbitzua garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko. 2026ko ekitaldia.
Informazio gehiago
Hartzaileak
Arabako edozein udalerritan bizi diren eta mugitzeko zailtasun larriak dituztelako garraio publiko arrunt kolektiboa erabili ezin duten pertsonak.
Betekizun orokorrak
Laguntza hauen onuradun izan nahi duten pertsonek 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 12. artikuluko 2. idatz zatian ezartzen dituen baldintza orokorrak bete behar dituzte, eta horiez gainera honako hauek ere bai:
a) Gutxienez 12 urte eduki behar dituzte.
b) Eskaera aurkeztu aurretik gutxienez urtebetean jarraian erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean. Edo, adineko, desgaitu, mendeko eta genero indarkeriaren biktimen gizarteratze eta gizarte arretaren arloko Trebiñuko enklabeko esparru akordioa garatzen duen lankidetza hitzarmenean jasotakoaren arabera, Trebiñuko enklabeko udalerrietako batean erroldatuta egotea, eskaera egin aurretik, gutxienez urtebetean jarraian.
c) Ezin dira egon ezgaituta osasun egoerarengatik ez beste ezergatik ohiko etxebizitzatik kanpora joateko.
Betekizun espezifikoak
a) Gutxienez ehuneko 33ko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua izatea.
b) Berariazko baremoaren arabera, mugikortasun mugaren bat aitortuta izatea, eta muga horretan honako hauek lortu izana:
- 7 puntu, gutxienez, garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko baremoan, desgaitasuna 1971/1999 Errege Dekretuan edo aurreko arauetan jasotako arauen arabera aitortu bazen.
- gutxienez ehuneko 25 mugikortasun mugapenaren baremoan, baldin eta urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuan jasotako arauen arabera aitortu bazen desgaitasuna (888/2022 Errege Dekretua, desgaitasun gradua aitortzeko, adierazteko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duena).
- gutxienez 7 puntuko baliokidetza edo ehuneko 25 mendetasun-aitorpenaren balorazio xehatua egin ondoren
c) Adimen desgaitasuna, gaixotasun mentala edo afekzio/narriadura kognitiboa izanez gero, bizitza sozial autonomoa garatu ahal izatea.
Eskubidea desgaitasun-egoera aitortzearen ondorioz sortzen denean, desgaitasun psikikoaren ehunekoa ez da inola ere izango ehuneko 60 edo handiagoa 1979/1999, edo ehuneko 60 baino handiagoa desgaitasun psikikoari buruzko BDGPn, 888/2022 Errege Dekretua aplikatuz. Ehuneko 50 edo gehiago izanez gero, baloratuko da ea jardun-arazoaren kausa psikikoa den, mendekotasuna baloratzeko baremoko item hauetako batean gutxienez:
- “Etxetik kanpoko arrisku egoerak eragotzi".
- “Etxetik kanpoko joan-etorriak planifikatu".
Eskubidea mendetasun-egoera aitortzearen ondorioz sortzen bada, desgaitasun-baloraziorik gabe, eta bertan jasota badago desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala, afekzio/ narriadura kognitiboa dagoela, baloratuko da ea jardun-arazoaren kausa gisa izaera psikikoa puntuatuta duen mendetasunaren balorazio-baremoko item hauetako batean, gutxienez:
- “Etxetik kanpo arrisku-egoerak saihestea”.
- “Etxetik kanpoko joan-etorriak planifikatzea”
Araudia
-
2026ko deialdi publikoa: mugikortasun urria duten pertsonei taxia garraiobide alternatibo modura
erabiltzeko laguntzak. -
Foru Gobernu Kontseiluaren 55/2017 Foru Dekretua, azaroaren 28koa. Onartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobide gisa taxi zerbitzua erabiltzeko laguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak.
- 047 Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei taxia garraiobide alternatibo modura erabiltzeko laguntzak
- 012 Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baimena
Informazioa eta gizarte arreta
Helbidea: San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
E-maila: ifbs@araba.eus
Tel.: 945 15 10 15
Eskaera egin duen pertsonaren etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
