2020-2021 deialdirako ordainketa-eskaera

Epeak

2020 urteko epe amaiera: 2020ko abenduaren 30a

2021 urteko epe amaiera: 2021eko uztailaren 16a

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Fede emaileak edo idazkariak egindako ziurtagiria, emandako diru laguntzaren helburua eta xedea bete direla ziurtatzen duena; horrez gainera, diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru laguntza edo sarrerarik egon den zehaztuko dugu, kopurua eta jatorria aipatuz

  • Fede emaileak edo idazkariak egindako ziurtagiria, diruz lagundutako ekipamendu edo instalazioa gutxienez urtebetez mantenduko dela bermatzeko moduari buruzkoa, horrelako jarduerak direnean

  • Mantentze kontratua, sinatu bada; ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko jardueretarako nahitaezkoa da (6. mota).

  • Jarduketaren justifikazio memoria, diru laguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duena eta burututako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena. 4.000 eurotik gorako diru laguntzetan, atal hauek sartu beharko dira:

    • Egindako ekintzen deskripzioa. Eskuratutako ibilgailu elektrikoen edo instalatutako ekipamenduen marka eta modeloa.

    • Jarduerak eragindako gastuak eta inbertsioak sailkatuta ageri diren zerrenda, datu hauekin: hartzekodunaren eta agiriaren identifikazioa, zenbatekoa, agiria noiz eman den eta, hala badagokio, ordainketa eguna. Dirulaguntza gutxi gorabeherako aurrekontu baten arabera eman bada, egondako desbideratzeak adierazi beharko dira.

    • Instalatutako ekipamendu guztiak identifikatuko dituen plano edo krokisa. 25.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, obra amaierako planoa.

    • Ibilgailu, ekipamendu edo instalazioaren argazkiak

    • Instalazioaren eguna. Denborazko garapena eta gorabeherak.

    • Lortutako energia aurrezpenaren eta inbertsioaren efizientziaren justifikazioa.

  • Obraren azken ziurtagiria, enpresa instalatzaileak emana (4.000 eurotik gorako diru laguntzetarako bakarrik); edo, 1 eta 5. motetako jarduketen kasuan, egindako dokumentuen kopia.

  • Urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 29.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar izan dituen eskaintza ekonomikoak, baldin eta eskaera egiteko unean aurkeztu ez baditu.

  • Jardueran egindako gastu guztien faktura xehea (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua).

  • Ordainagiria (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua. Jarduketaren kostu osoa hartu ahal du barruan, edo diru laguntzak estaltzen ez duen zatia baino ez. Kasu horretan, erakunde onuradunak diru laguntzari dagokion zatiaren ordainagiria hilabeteko epean aurkeztuko du, hura jasotzen duenetik zenbatuta. Hauek onartuko dira ordainagiri gisa:

    • Bankuko jatorrizko ziurtagiria, non, gutxienez, agertuko diren zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna. Ziurtagiri hori izenpetuta aurkeztuko da, eta/edo bankuaren zigilua daukala.

    • Posta elektronikoz jasotako banku laburpenak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigiluarekin.

    • Dagokion udalaren kontu hartzailetza organoaren ziurtagiria.

    • Hala badagokio, itzulketaren ordain gutuna, aplikatu ez diren gerakinen kasuan; bai eta horietatik eratorritako interesena ere.

Zer behar dut?

  • Behin aurkeztu beharreko dokumentazio guztia bilduta, ordainketa eskaera eta FEDE EMAILEAK EDO IDAZKARIAK SINATUTAKO erantzukizunpeko adierazpena barne, Izapidetu botoiaren bitartez, zure espedientea aukeratu behar duzu, eta dokumentu bakoitza elektronikoki erantsi, dokumentu mota zehaztuz.

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.