Mahastien Erregistroa izapidetzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Kontuan hartu beharreko data garrantzitsuak:

  1. 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako eskubideen iraungipena: 2025eko abenduaren 31. Hala ere, 2022ko abenduaren 31 baino lehen eskatu beharko dute eskubideak administrazio baimen bihurtzea.
  2. Birlandaketa eskatzeko epea: abiarazte ebazpena sortu eta bigarren kanpainaren bukaera arte.
  3. Landaketa egiteko epea: 3 urte natural, landaketa baimentzeko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak

 

Informazio gehiago

Hona hemen eskaera egiteko prozedura:

  1. Abian jartzeko eskaera:

  1.  Abiarazteko baimena eskatzea, hura egin baino lehen.
  2.  Behar diren egiaztapenak egin ondoren, abian jartzea baimendu edo ukatuko da.
  3.  Mahastizainak abian jartzeko jakinarazpena.
  4.  Tokian bertan egiaztatzen da eta abio-ebazpena sortzen da, birlandaketa egiteko eskubidea ematen duena. Mahastizaintza kanpaina berean eskatu, baimendu, abiarazi eta jakinarazi behar dira.

 

  1. Birlandaketa eskaera:

  1.  Birlandatzeko baimena eskatzea, aurretik.
  2.  Landaketa baimentzeko ebazpena ematen da.
  3. Landaketa egin ondoren, mahastizainak balioa galdu baino lehen jakinarazi beharko du, eta haztegiak egindako fakturaren kopia erantsi.
  4. Landaketa neurtu eta Mahastien Erregistroan inskribatzen da.

 

  1. Gainerako eskaerak: 

  1.  Aldaketa eskatu.
  2.  Behar diren egiaztapenak egin ondoren, aldaketa baimendu edo ukatuko da.

Zer behar dut?

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua (Ardoaren etxea)

Ctra. Lapuebla, z/g

01300 Laguardia

Izapidetu