Denuncia tributaria eus - egoitza
Zerga salaketa jartzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Salaketa idazkiaren bidez egiten bada: zerga salaketaren eredua.
- Zerga Ikuskaritzak salatutako pertsonak identifikatzeko behar diren ahalik eta datu ezagun gehien jaso beharko ditu salaketak, hala nola izen-abizenak edo izen soziala eta ahal diren kokapen datu guztiak.
- Behar adina zehaztu beharko dira salatutako datuak eta egitateak, eta egitate horiek egiaztatzeko eskura dagoen dokumentazioa erantsi beharko da.
Informazio gehiago
- Salaketa jaso eta gero, helarazi egingo zaio Arabako Foru Aldundiaren Zerga Ikuskatzailetzari.
- Zerbitzu horrek salaketan jasotzen diren datuak eta egitateak aztertu eta, hala badagokio, ikertu egingo ditu, eta horiek artxibatu egingo ditu uste baldin badu salaketak ez duela funtsik.
- Salaketaren ondorioz abiatzen diren administrazio jarduketetan salatzailea ez da interesduntzat hartuko, eta ez da egongo legitimatuta jarduketa horren emaitzen inguruan errekurtsorik edo erreklamaziorik jartzeko.
- Izapideak bertaratuta, idatziz, telefonoz nahiz posta elektronikoz egingo dira.
- Kontaktua: Foru Ogasunaren bulegoak - Zerga arloko salaketa.