TR transporte para entrenamientos - egoitza
Arabako eskoletako kirol jokoetan parte hartzen duten ekipo edo taldeen kirol hastapeneko jarduerek, hastapeneko ikastaroek, teknifikazio jarduerek eta kirol eskolen edo entrenamenduek eragiten dituzten joan-etorrietarako garraiobide eskaera
Epeak
Eskaera bakarra aurkeztu behar da ikasturte osorako.
Aurkeztu beharreko agiriak
Bertan, datu hauek azaldu behar dira, zehatz-mehatz jasota: ibilbidea, geldialdia egin beharreko herriak, herri bakoitzean jaso edota utzi beharreko pertsona kopurua, eta eskaera behar bezala kudeatzeko behar diren datu guztiak.
Informazio gehiago
Kirol Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko eskatu gabeko eta berak kudeatu gabeko zerbitzuek eragiten dituzten fakturak
Bidaiarien kopuruak autobusa kontratatzeko egokiera ematen badu, garraiobide hau jarriko da interesdunen esku, horretarako ezarritako aurrekontu mugen barruan.
Entitate batek, 2019-2020 kanpainako Eskola Kirola programaren barruan jasotako edozein jarduera garatzeko –eskoletako kirol jokoetako ekipo edo talde partaideen entrenamenduak barne– joan-etorriak egin behar baditu inguruko hainbat herritako ikasleekin, Arabako Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak ematen duen inprimakia behar bezala beteta egin beharko du eskaera.
Garraiobidea eskatu eta gero ez erabiltzea
Entitate batek, joan-etorrietarako autobusa eskatu eta gero, erabakitzen badu, aldez aurretik jakinarazi gabe edo behar besteko epean jakinarazi gabe, ez duela erabiliko kontrataturiko autobusa, edo ezin badu erabili gorago aipatutako laguntzaile hori ez edukitzeagatik, 2019-2020 denboraldian ez zaio berriz garraiobiderik emango.
Kirol Zerbitzuan aurkeztu
Helbidea: Plaza de la Provincia, 5 – 3. solairua
Telefonoa: 945 181 943
Faxa: 945 181 948
E-maila: descolar@araba.eus
Ordutegia: 08:30-14:30