Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 7 ko 2.087/1988 FORU DEKRETUA, zeinen bidez Gizartearekiko Harremanak Bulegoa sortzen den

Gizartearekiko Harremanak Bulegoa, organikoki Diputatu Nagusiaren Sailaren pekoa, eta Gizartearekiko Harremanak Zuzendaritza Nagusian atxikia, bere funtsezko xede bezala arabar biztanleen eta Foru Administraritzaren arteko etengabeko komunikabide bat izatea da.

 Gizartearekiko Harremanak Bulegoa – Probintziako bulego berrietako Behe Solairuan kokatua – hortarako aukeratzen duten edozein komunikabidez biztanleei egokiak iruditzen zaizkien kontsulta haiei erantzuteko bide bezala sortzen da: telefonobidez, postabidez edo pertsonalki adibidez. Horrela, eta behin dagozkien kontsultak, erreklamazioak edo informazio-eskariak emanik, Gizartearekiko Harremanak Bulegoa hauetako bakoitzaren ebazpena erapidetuko du.

 Dagozkien Sailen aldetik espedienteen eraginkortasun lortzeko eta informaketa errazteko, “txostena”ren eskariak Zuzendari Nagusiei edo Arloetakoei egingo zaie. Zuzendaritza baten organikoki peko ez den zerbitzu mugatu bati erreklamazioak atxikitzen zazizionean, txosten-eskaria dagokion Diputatuari zuzenduko da eta horrek erreklamazioak atxikitzen duen zerbitzura bidaliko du.

 Horrela, Administraritza – hiritarra arteko funtsezko egile bat sartzen da, zeinen bidez, azken honek Arabako Foru Aldundiarekin zuzeneko harreman bat jartzen du.

 Xede hori errazteko, harreman hori ez da erreklamazioak hartu eta erabakitzean bakarrik mugatu behar, gainera Aldundiaren zenbait zerbitzuen funtzionamendurik hoberenerako edozein modutako buzipenei erantzunaz.

 Bere funtzionamendu zuzen baterako

ERABAKITZEN DUT:

 Lehenengo.- Gizartearekiko Harremanak Bulegoa sortzen da, zeinek hiritarrek aukeztutako informaketa, erreklamazio eta buzipen eskariak zuzenduko dituen, Arabako Foru Aldundiaren Sailetan dauden berarizko bulegoei izendatutako informaketa funtzioen kalterik gabe.

 Bigarren.- Inoiz, dagozkion gaiak erabakitzeko Sail bakoitzaren eskumen propioak G.H.B.al ez ditu ordezkatuko.

 Hirugarren.- Txosten-eskariak gaiek atxikitzen duten Zuzendaritza Nagusi edo Arloen bidez zuzenduko dira, Zerbitzu interesatuei bidaliz, zeintzu dagozkien erantzunak emango dituzten, Saileko Foru Diputatuaren oniritxikiarekin, eta G.H.B.ra bidaliko diren interesatuari emateko.

 Laugarren.- Sailek informaketa-eskariei 15 eguneko epe handienekoan erantzungo diete.

 Bostgarren.- Gizartearekiko Harremanak Zuzendaritza Nagusiak, zeinen pean organikoko dagoen Gizartearekiko Harremanak Bulegoa, gaiaren arabera, Sail bakoitzeko buruari bidaliz, hileroko izakeraz egingo diren estadistikak bilduko ditu, bidalitako txotenak behin aztartuta gero, G.H.B.aren funtzionamendu hoberako beharrezko neurriak hartu ahal izateko.

 Seigarren.- Oraingo Foru Dekretu hau garatzeko Gizartearekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia atxikiturik aurkitzen den Sailek