Izapideak - Egoitza elektronikoa - Arabako Foru Aldundia - egoitza
IZAPIDEEN GIDA
PR Centro ocupacional para personas con enfermedad mental EUS
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro okupazionala
Zerbitzu edo zentro horiek gaixotasun mentala duten pertsonek gizarte bizitzan aktiboki parte hartzea bultzatzen dute garapen pertsonalerako programen bidez; egitasmo horiek ekoizpen jardueraren inguruan egituratzen dira enplegua eskuratzen laguntzeko, hori posible denean.
Baliabide honen helburua da erabiltzaileen gizarteko eta laneko garapena erraztea, haien autonomia pertsonala, autodeterminazioa eta gizartearen aintzatespen eta balioespen handiagoa sustatuz.
Gaixotasun mental kronikoa duten eta 18 eta 64 urte bitartean duten pertsonak, eta baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Osakidetzan diagnostikatutako gaixotasun mental kronikoa dutela egiaztatzea eta Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarearen zentroan jarraipen medikoa eta soziala egitea.
- Gai toxikoren batekiko mendekotasuna (alkohola edo drogaren bat) gainditzeko tratamendurik ez behar izatea, eta haiek ez kontsumitzea.
-
Jarduera okupazionaletan eta zerbitzu edo zentro okupazionaleko gainerako jardueretan parte hartzeko gaitasunak eta trebetasunak izatea.
-
Bortxakeriaz ez jokatzea eta portaera nahasdura larririk ez edukitzea, hau da, zentroaren ohiko jarduna edo bertakoen elkarbizitza eragozteko arriskurik ez sortzea.
-
Balorazioaren eta diagnostikoaren arabera, autonomiarako eta gizarteratzeko trebetasunak behar izatea, eta bereziki gizartean eta lanean integratzeko, eta zailtasunak dituztenak berehala edo epe motzean enplegua lortzeko.
GOFEren Kudeaketako zuzendaritza
- 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
- 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak Artatzeari buruzkoa.
- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
- Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura arautzen duena, bai eta, baldintza horiek betez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.
-
Foru Gobernu Kontseiluaren 31/2020 Foru Dekretua, irailaren 29koa. Onespena ematea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzeari.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro okupazionala eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |