Nola sartu

Egoitza elektronikoko zerbitzuetara sartzeko, beharrezkoa da elektronikoki identifikatzea, egoitzan egin beharreko izapideak eta jarduketak AFAn formalizatzeko.

Erabili nahi duzun eta egoitzan gaituta dagoen izapidetze zerbitzuaren arabera, identifikatzeko edota sinatzeko metodo bat edo batzuk izango dituzu, izapidea edo jarduketa formalizatu dezazun. Informazio hori Izapideen gidako dagokion fitxan kontsulta dezakezu.

 

Zer esan nahi du elektronikoki identifikatzeak?

Ziurtagiri elektroniko edo digital batean oinarritutako identifikazio bitarteko bat erabiltzea, ingurune digital batean zure nortasuna egiaztatzeko.

 

Zergatik da komenigarrai ziurtagiri elektroniko bat edukitzea?

  • Autentifikatzeko eta sinatzeko sistemarik seguruenak dira.

  • AFAren egoitza elektronikoan gaitutako izapideak egitera sartu ahal izango zara, bai eta Nire karpetan sartu ere, zure datuak, jakinarazpenak eta zure espedienteen izapidetze egoera toki bakar batean kontsultatzeko.

  • AFAren egoitzan eta beste erakunde batzuenetan izapideak egin ahal izango dituzu etxetik bertatik.

  • Dokumentuak sinatu eta haien aurkezpena formalizatu ahal izango duzu, egoitzan elektronikoki abiarazitako jarduketen bidez, joan-etorririk egin beharrik gabe.

  • Aukera ematen dute beste norbaiti zure ordezkaritza eman eta hura inskribatzeko, pertsona horrek izapideak eta jarduketak egin ditzan AFAren aurrean zure izenean, egoitzan ahalordetu daitezkeen prozeduretan.

  • Zure datuen konfidentzialtasuna eta egoitza elektronikoaren bidez kudeatutako tratamenduen segurtasuna bermatzen dituzte.

  • Prozesuak azkartzen dituzte, zure datuen arreta eta tratamendua prestatzen baitituzte unean bertan zure espedientearen kudeatzailearentzat.

  • Trukatutako informazioaren osotasuna ziurtatzen dute.

  • Murriztu egiten dute paper kontsumoa administrazioan.

 

Zer aukera ditut elektronikoki identifikatzeko?

 

BAK

Como accedo - BAK

BAK sistemaren bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabilita, izapideak egin daitezke erakunde publikoekin. Datuen tratamenduan konfidentzialtasuneko oinarrizko jarduketak behar dituzten herritarren izapideak egiteko aukera ematen dizu, adibidez, PFEZaren aitorpenerako proposatutako zirriborroak berresteko zerbitzu elektronikoetako jarduketak (Rentafácil, Arabako Foru Ogasunaren kasuan). Web formulario honen bidez eskura dezakezu zure BAK ziurtagiria.

 
Lortu zure BAK

 

BAKQ

Como accedo - BAKQ

Segurtasun elementu gehigarri bat (koordenatuak) duen BAK sistema da. Hodeian dagoen ziurtagiria da; balio juridiko handiagoa du eta elektronikoki sinatzeko aukera ematen du. 

BERRIA
Orain, urrunetik lor daiteke, bideo-identifikazioarekin.

 
Lortu zure BAKQ

 

Ziurtagiri digitala

Certificado Digital

Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan (TSL) agertzen diren ziurtagiri guztiak onartzen dira, hala nola NAN elektronikoa eta FNMT

 
Argibide gehiago