null PR Pensión no contributiva. PNC EUS

Kotizazio gabeko pentsioa eskatze4a . KGP

Kotizazio gabeko pentsioak Gizarte Segurantzan kotizatu ez duten edo kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko eskubidea izateko adina kotizatu ez duten eta nahiko baliabiderik ez daukaten herritarrentzat dira.

Bi modalitate hauek daude:  ERRETIROKO kotizazio gabeko pentsioa (KGP) eta BALIAEZINTASUNEKO kotizazio gabeko pentsioa (KGP).

Bizirauteko oinarrizko beharrak ordaintzeko baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonak.

Erretiroko KGP:

  • Eskaera egiten den unean 65 urte edo gehiago edukitzea.

  • Gutxienez 10 urtez Espainiako lurraldean bizi izatea legez, 16 urteko adinaren eta pentsioaren sortzapen dataren artean. 10 urte horietatik bik elkarren segidakoak eta pentsioaren eskaera dataren aurrekoak (aurreko bi urteak) izan behar dute.

     

Baliaezintasuneko KGP:

  • Eskaeraren egunean 18 urte edo gehiago eta 65 urte baino gutxiago edukitzea.
  • Gutxienez 5 urtez Espainiako lurraldean bizi izatea legez; horietako bik eskaera dataren aurreko bi urteak izan behar dute.
  • % 65eko edo hortik gorako mailako desgaitasuna edo gaixotasun kronikoa izatea.

Autonomia Erkidegoei dagozkien erakundeak (GOFE).

  • 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena. Urriaren 31ko EAO.
  • 357/1991 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Gizarte Segurantzan kotizaziorik gabeko prestazioak ezartzen dituen abenduaren 20ko 26/1990 Legea garatzen duena kotizaziorik gabeko pentsioei dagokienez (aurreko Legegintza Errege Dekretuaren barne dagoena). Martxoaren 21eko EAO.
  • Azaroaren 13ko PRE/3113/2009 Agindua, Errenten edo zenbatu daitezkeen diru-sarreren eta horien zergen Gizarte Segurantzako kotizatu gabeko pentsioak arautzen dituen abenduaren 20ko 26/1990 Legea kotizatu gabeko pentsioei dagokienez garatzeko den martxoaren 15eko 357/1991 Errege Dekretuaren aplikazio eta garapen arauak zehazten dituena. Azaroaren 20ko EAO.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 90 egun

Administrazio isiltasunaren ondorioak: Ezezkoa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kotizazio gabeko pentsioa eskatzea (KGP)

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi