123 eredua: Kapital higigarriaren etekin batzuen eta errenta batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak - egoitza
123 eredua: Kapital higigarriaren etekin batzuen eta errenta batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak
Epeak
Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.
Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.
Aurkeztu beharreko agiriak
Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).
Informazio gehiago
Eredu hau kapital higigarriaren etekin arrunten gaineko atxikipenak aitortu/sartzeko erabiltzen da (hauek dira, besteak beste, kapital higiezina: akzioak, bonoak, partaidetza sozialak, maileguak, negozioak, ondasun higiezinen errentamendua, azpierrentamendua, irudi eskubideak)
Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen jabetza den kapital higigarria erabiltzeagatik ordaintzen duten pertsona juridikoak eta erakundeak.
Araudia:
Zer behar dut?
- Zertifikatu digitala
- Ontzi jokoa
- Zerga ereduetarako laguntza programa