Berrikuntza teknologikoko proiektuen kalifikazio-txostenak, zerga-ondorioetarako, 2024 ekitaldirako

Zure enpresak 2024ko ekitaldian teknologia berrikuntza proiektu bat garatu badu, sozietateen gaineko zergan kenkari fiskal bat lor dezake. Horretarako, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025ko martxoaren 14ko arte eska dezake zerga ondorioetarako kalifikazio txostena, Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako Zerbitzuak 2025ko ekainaren 30a baino lehen emango duena.

 

Doako zerbitzu horren bidez, Arabako enpresek aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza proiektuen proposamenak aurkeztu ahal dituzte, eta, behin positiboki ebaluatuta, sozietateen gaineko zergan Arabako Foru Aldundiarentzat loteslea izango den ondorio fiskaletarako kalifikazioaren txosten teknikoa egingo dute. Zerbitzu honen helburu nagusia da Arabako enpresetan berrikuntza jarduerak sustatzea, bultzatzea eta indartzea, sozietateen gaineko zergan kenkari fiskalak aplikatzeari segurtasun juridiko handiagoa emanez.

 

I+G proiektuen kalifikazio-txostenak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 62. artikuluari dagozkionak, SPRIk edo Ziurtapenerako Lankidetzaren Europako Elkarteko erakunde batek behar bezala egiaztatutako entitate batek egingo ditu.

 

Berrikuntza teknologikoaren kontzeptua, zerga ondorioetarako

Arabako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Foru Arauaren 63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, «berrikuntza teknologikoa da merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresan negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzea, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko».

Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesu berriak edo hobetuak izango dira, baldin eta haien ezaugarriak edo aplikazioak, ikuspuntu teknologikotik, nabarmen desberdinak badira lehendik zeudenekin alderatuta, teknologia berriak erabiltzearen ondorioz edo lehendik dauden teknologien erabilera edo konbinazio berrien ondorioz, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

Honako hauek ez dira ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jardueratzat hartuko:

  • a) Berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik ez dakarten jarduerak.
  • b) Produkzio jardueraren plangintza.
  • c) Kalitate kontrola, produktuen eta prozesuen normalizazioa, gizarte zientziak eta merkatu azterketak, langileen prestakuntza, etab.

Epeak

Itxita

2025ko martxoaren 14ra arte, 14:00etan

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea Erregistro Elektroniko Komunaren bidez egingo da, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Zerbitzuari zuzenduta, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Eskabidea Erregistro Elektroniko Komunaren bidez egingo da, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Zerbitzuari zuzenduta, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

Honako hiru dokumentu hauek erantsi behar dira (hurrengo jarraibidean aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko argibide gehigarriak aurki daitezke):

 

  1. Memoria (gehienez 25 orri):

    1. Proiektuaren oinarrizko datuak

    2. Laburpen exekutiboa

    3. Erakundearen memoria laburra (orri 1 gehienez);

    4. Memoria orokorra

      • Proiektuaren aurrekariak: nola  sortzen den ideia, aurretik egindako jarduketak...

      • Proiektuaren ezaugarri bereizgarriak

      • Berrikuntza teknologikoa

      • Merkatua eta lehia

      • Espero den eragina

      • Aurreikusitako egutegia: faseak eta epeak

      • Proiektua gauzatzeko aurreikusitako kostuak.

      • Kalifikazio fiskaleko txostenen beste eskaerei buruzko informazioa, aurreko urteetan egin badira eta proiektu bererako badira.

    5. Ekitaldian egindako aurrerapenak

      • Kronograma eguneratua, exekuzio-faseak eta -epeak, desbideratzeak;

      • Proiektuan parte hartuko duten barne-langileen deskribapena;

      • Proiektuan parte hartzen duten kanpoko erakundeen deskribapena;

      • Proiektua gauzatzeko ekipo berriak eskuratzeko beharra;

      • Proiektu honetarako aurkeztutako jarduera berak gauzatzeko laguntzak eta dirulaguntzak;

      • Ekitaldian izandako kostuak;

        • Kanpo-gastuak;

        • Barne-gastuak;

        • Berrikuntza teknologikoko jarduera egiteko erositako ibilgetu berriaren amortizazio-gastuak.

  2. Erantzukizunpeko adierazpena, urte honetarako eta proiektu bererako beste erakunde batzuei kalifikazio fiskaleko txosten-eskaerarik aurkeztu ez dela adierazten duena.

  3. Aurkeztutako proiektua Araban egin dela eta enpresak zerga-egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

 

Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak balioetsiko balu proiektu bat Berrikuntza teknologikokotzat har daitekeela, enpresari dokumentazio osagarria eskatuko dio posta elektronikoz. Kasu horretan, enpresak Erregistro Elektroniko Komunaren bidez erantsi beharko du eskatutako informazioa.

Informazio gehiago

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuarekin (945 181818 - luz.: 52040), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Eskabidea Erregistro Elektroniko Komunaren bidez egingo da, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Zerbitzuari zuzenduta.