null Jasangarritasun energetikoa

Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza

Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.  

Jardun mota Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa Diruz lagundu daitekeen gehieneko ehunekoa

1. mota. Eraikin eta ekipamendu publikoen inbentario energetikoak egitea, ibilgailuak eta argiteria publikoko instalazioak, kontsumoak kontrolatzea, ikuskaritza energetikoa, energia eraginkortasuneko ziurtagiriak, energia ekintzen planak, hiri mugikortasuneko planak edo klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko beste plan batzuk.

6.000 euro

% 85

2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea, erakunde publikoek kontsumitzen duten energia benetako eskarira egokitzeko.

3.000 euro

% 85

3. mota. Eguzki bidezko argi sistema publikoko ekipamendua.

20.000 euro

% 60

4. mota. Lanparak ordeztea, argi sistema publikoan eta toki erakundeen eraikinetan energia eraginkortasuna areagotzeko.

5.000 euro

% 60

5. mota. Baliabide berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak eta ekipamendua (termikoa, fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk), bai sorkuntza instalazioak bai haiekin lotutako biltegiratze instalazioak, haiek guztiak energia eskari publikoari erantzuteko.

40.000 euro

% 60

6. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia eta etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk aprobetxatzeko, baita karga elektrikoko azpiegiturak ere, erabilera publikorako.

6.000 euro

% 60

7. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bai eta bizikletentzakoak ere. Kargatzeko puntuak erabilera publikora bideratuta egongo dira edo, bestela, erakunde onuradunaren ibilgailuen zerbitzura.

5.000 euro

% 60

8. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bai eta bizikleta elektrikoak ere, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako.

9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako)

% 30

25.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak.

Natura Inguruneko Idazkaritza Teknikoaren Zerbitzua.

2024ko deialdia 

11/2024 Foru Dekretua. Jasangarritasun energetikoko ekintzak bultzatzeko dirulaguntzen lerro baten oinarri arautzaileak onartzea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 429/2024 Erabakia, uztailaren 16koa. Onestea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2024rako deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 682/2024 Erabakia, azaroaren 26koa. Onespena ematea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko dirulaguntza lerroaren 2024ko ekitaldirako eta

Hutsen zuzenketa, honako erabakiarena: Foru Gobernu Kontseiluaren 682/2024 Erabakia, azaroaren 26koa 2024ko abenduaren 4ko 138 zenbakiko ALHAOn argitaratua. Onespena ematea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko dirulaguntza lerroaren 2024ko ekitaldirako eta Kontseiluaren uztailaren 16ko 429/2024 Erabakiaren bidez onetsitako deialdiaren ebazpenari.

2023ko deialdia

Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurune Saileko foru diputatuaren 243/2023 Foru Agindua, azaroaren 30ekoa. Onespena ematea luzatzeari jasangarritasun energetikoa sustatzeko ekintzetarako laguntza lerroaren 2023ko deialdia gauzatzeko eta justifikazio agiriak aurkezteko epea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 620/2023 Erabakia, urriaren 10ekoa. Onestea energia jasangarritasunerako 2023ko ekitaldirako ekintzak bultzatzeko helburuarekin Kontseiluaren otsailaren 14ko 63/2023 Erabakiaren bidez deitutako dirulaguntza lerroaren ebazpena.

Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 14ko 63/2023 Erabakia. Onestea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2023rako deialdia.

Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.

Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2024ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
2024 deialdirako ORDAINKETA-ESKAERA

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi