562 eredua. Tarteko produktuen gaineko zerga. Autolikidazioa

Epeak

Irekita
  • Likidazioaldia: hiruhileko naturala; salbuespena: eragiketen bolumena dela-eta edo araudian ezarritako inguruabarren batengatik Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioaldia hilabetekoa bada, zerga hauen likidazioaldia ere hilabetekoa izango da.
  • Hiruhilekoko aurkezpena eta ordainketa: sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta hurrengo bigarren hilaren lehenengo hogeita bost egun baliodunetan aurkeztu beharko da.
  • Hileroko aurkezpena eta ordainketa: sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta hurrengo hirugarren hilaren lehenengo hogeita bost egun baliodunetan aurkeztu beharko da. Alabaina, likidazioaldian zehar karga tasak aldatzen badira eta ondorioz tasa bat baino gehiago aplikatu behar bada, subjektu pasiboek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute tasa bakoitza aplikatu den aldi bakoitzeko, bai eta haren emaitzako kuota ordaindu ere.

Informazio gehiago

  • Tarteko produktuen gaineko zergari dagokion autolikidazioa aurkeztea.
  • Hartzaileak: Tarteko produktuen fabrikak, gordailu fiskalak eta hartzaile erregistratuak

205 Foru Agindua 2012-03-15. 

  • Bertaratuta. Autolikidazioak Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile jarduteko baimendutako kreditu edo aurrezki bankuetan aurkeztu behar dira, bai eta haien emaitzako kuotak ordaindu ere.
  • Helbideak eta telefonoak